Logoa

Alberto Iñurrategik Hire Himalaya lanagatik saria jaso du Kanadan

 Aretxabaleta Alberto Iñurrategi etorri berri da Kanadatik. Banff Mountain nazioarteko zinema jaialdian Hire Himalaya ikus-entzunezko lana aurkeztu du, eta epaimahaiaren sari berezia jaso du.

Bai Euskal Herriari taldea sortu dute

 Aretxabaleta Sortu berri den Bai Euskal Herriari taldeak Euskal Herriko Naziotasun Aitorpen agiria bideratzea du helburu; batetik, EHNA tramitatzea herritarrek esku artean izan dezaten, eta bestetik, EHNA erabili ahal izateko bideak zabaltzea.

Aralarrek lehen hilabeteetako balorazio positiboa egin du

 Aretxabaleta Prentsaurrekoa eman du astean Aralar alderdiak. Agintaldiko lehen hilabeteetako balorazioa egin zuten Udalean dauden hiru zinegotziek, balorazio positiboa, eta aurrera begira dituzten asmoen berri eman zuten.

Herri Antolamendua eta Segurtasuna saila herritarren zerbitzura

 Aretxabaleta Agintaldi berrian sortu dute Udalean: Herri Antolamendu eta Segurtasun Saila. Felis Beltran de Heredia zinegotzia da, eta udaltzainen bitartez arduratzen da herriko arazoei irtenbidea topatzen.

Abian da Arlutz Futbito Txapelketa

 Aretxabaleta Zapatuan, hilak 25, hasiko jokatuko dute Arlutz Futbito Txapelketako lehenengo jardunaldia. Aurten bederatzi taldek hartuko dute parte, eta gutxienez Gabonak arte iraungo du.contributors:

Errotetxe baserri ostean industri pabilioia eraiki gura dute

 Aretxabaleta Aretxabaletan hiru toki daude lantegiak eraikitzeko izendatuta: Santutxuko ermita ostea, Untzilla auzora doan bide-ertza eta Errotetxe baserri ostea. Azken honetan industria pabilioia egiteko prozesua jarri gura du abian Udalak.

Gastronomia eta Folklore Jaialdia domekan

 Aretxabaleta VII. Gastronomia eta Folklore Jaialdia egingo dute domekan Herriko Plazan. Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak antolatzen du, eta lau talde etorriko dira kanpotik: Galiziakoa, Gaztela eta Leongoa, Errioxakoa eta Extremadurakoa. Herriko ordezkaritza Loramendi Dantza Taldeak hartuko du. IX. Patxaran Lehiaketa ere egingo dute.

50 urte bete ditu Tubos de Precisión lantegiak

 Aretxabaleta Kuartel zaharraren ostean dagoen Tubos de Precisión lantegiak 50 urte bete ditu aurtengo irailean. Hori dela eta zapatuan, urriak 11, ospakizuna izango dute, eta Joseba Azkarraga lan eta justizia sailburua etorriko da.

Coprecik lantoki berria zabaldu du Turkian

 Aretxabaleta MCCko Copreci lantokiak Turkiako hiriburutik gertu dagoen Gebze herrian ireki du egoitza berria. Abenduan hasiko dira han lanean eta hasierako inbertsioa 2,5 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Aurreikuspenen arabera, berriz, Coprecik 4 milio euro fakturatuko ditu urteko.

Italiako irakasle bi etorri dira Aretxabaletako institutura bisitan

 Aretxabaleta Erromako bi institututatik etorritako irakasleak daude egunotan Aretxabaletako institutuan. Fabrikazio mekanikoko teknikak eta teknologia berriak ezagutzeko asmoarekin etorri dira. Inguruko lantegiak ere ikusiko dituzte, Ederlan eta Mecanizados Alberdi tartean.

Loramendi EEk udazkeneko egitarau kulturala kaleratu du

 Aretxabaleta Loramendi Euskal Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu udazken honetarako. Musika, diapositiba emanaldiak eta berbaldiak egongo dira, besteak beste, urritik abendura bitartean. Lehenengo ekitaldia urriaren 9an egongo da. contributors:

Gaur izendatuko ditu auzo alkateak Arritxu Oliden alkateak

 Aretxabaleta Gaur, urriak 2, egingo duten Gobernu Batzordeko bileran Aretxabaletako 9 auzoetako alkateak izendatuko ditu Arritxu Oliden alkateak.

Irailak 25, domekako egitaraua

 Aretxabaleta

Irailak 24, zapatuko egitaraua

 Aretxabaleta

Irailak 23, barikuko egitaraua

 Aretxabaleta

Jon Darpon: "Osasun publikoan kontutan izan behar da geroz eta populazio helduagoa dugula"

  Osasuna  Aretxabaleta  Debagoiena GAURKOAK

Jon Darpon osasun sailburuak berbaldia egin zuen egubakoitzean, Aretxabaletako batzokian, EAJk antolatuta. Legegintzaldi erdi dagoeneko agortuta, Jaurlaritzako gobernu taldeak osasun publikoaren kudeaketan marraztutako bost lan-lerroak azaldu zituen herritarren artean. 

Egitaraua ekainak 3 eta 5

 Aretxabaleta

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Fotokopiak
Zerbitzu internazionala
Logelak
Argazkilaritza
Pintxoak