Logoa

Aretxabaletako Sailuente ermitan San Blas eguna ospatuko dute

 Aretxabaleta Gaur, martitzena, jende ugari hurbilduko da Aretxabaletako Apotza-Etxeberri auzora. 10:30etan meza izango da, eramandako jaki eta goxokiak bedeinkatzeko. Eguraldi ona lagun, Sailuente ermitan inguruko herrietako jende asko elkartuko da gaur.

Aretxabaletako Institutuko 25. urteurren ekitaldia

 Aretxabaleta Aretxabaletako Institutuak 25 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko ikastetxearen historia batzen duen liburuxka kaleratu dute. Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengoa, gaur, hilak 30, egingo dute, 12:00etan. Aurreikusita zegoen Angeles Iztueta Hezkuntza Sailburua etorriko zela, baina azkenean ez da Aretxabaletan izan.

Urtarrilaren 29an bete dira 12 urte Kepa Urra kartzelaratu zutela

 Aretxabaleta Dagoeneko 12 urte egin ditu Kepa Urra euskal presoak kartzelan. Urtarrilaren 29an, bete zituen, hain zuzen. Batetik, hori gogoratzeko, eta bestetik, otsailean Keparen urtebetetzea izango dela jakinda, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako.

300 kiloko mugarri berriak

 Aretxabaleta Aldatu egin dituzte Aretxabaletako eta Eskoriatzako lurrak bereizten dituzten mugarriak. 44 dira guztira, eta berriek 300 kilo pisatzen dute bakoitzak.

Hitzaldia antolatu du Urkulu Zain Dezagun herri ekimenak

 Aretxabaleta Hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 28rako. Lurralde Zatiko Planaren berri eman, eta Urkulu ingururako zehaztu duten habitat alternatiboa izango dute hizpide. Eguaztenean izango da, 19:00etan, udaletxeko ganbaran.

Banatu dituzte XV. Loramendi Literatura Lehiaketako sariak

 Aretxabaleta Urtarrilaren 22an banatu zituzten banatu zituzten XV. Loramendi Literatura Lehiaketako sariak. Ia 320 ikaslek hartu dute parte aurten; gehienak, gainera, aretxabaletarrak izan dira, baina herriko ikastetxeetan ikasten dabiltzan inguruko herrietakoak ere badaude.

Beherapenetan jende gutxi dabil herriko dendetan

 Aretxabaleta Aurrera doa urtarrila eta beherapenak ere bai. Herriko dendariak, baina, ez daude oso gustura aurtengo beherapenen martxarekin. Izan ere jende gutxi dabil iazkoekin alderatuta. Oraindik hilabete eta erdi inguru falta da neguko beherapenak bukatutzat emateko, baina ez dute mugimendu handirik aurreikusten.

Danborradak egin dituzte herriko ikastetxe guztietan

 Aretxabaleta Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna, danborradak egin dituzte herriko ikastetxe guztietan. Pausoka Haur Eskolako eta Kurtzebarri Eskolakoek goiz partean egin dituzte, eta Santa Rita ikastetxekoek arratsaldean.

Jai batzordea osatzeko batzarra egingo dute urtarrilaren 21ean

 Aretxabaleta Urtero egiten du Udaleko Kultura sailak Jai batzordea osatzeko deialdia. Urtarrilaren 21ean egingo dute aurtengo lehen bilera, eta edozein herritarrek har dezake parte; baldintza bakarra jarri dute lan egiteko gogoa.

Meditazioa egiten ikasteko aukera

 Aretxabaleta Meditazio ikastaroa deitu du Sadhana yoga eta piskoterapia zentroak. Meditazioan esperientzia dutenei zein hasi nahi dutenei zuzenduta dago ikastaroa.contributors:

Aretxabaletako kirol elkarteak martxora atzeratu du presidente aukeraketa

 Aretxabaleta Aretxabaletako UDA kirol elkarteak batzar orokorra egin du aukeratzeko presidente eta zuzendaritza talde berria. Oraindik, berriz, ez da inor aurkeztu. Hori dela eta, martxoan berriro egingo dute beste batzar orokor bat. Bitartean presidente berria bilatzen jarraituko dute gaur egungo zuzendaritzako kideak.

Podologo zerbitzua izango dute Basotxo Erretiratuen Elkartean

 Aretxabaleta Basotxo elkartea daukate herriko erretiratuek topaleku. Bidaiak, zozketak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza antolatzen dituzte. Orain hilabete batzuk ile apaindegia jarri zuten abian, eta datorren astetik aurrera podologoa etorriko zaie eguaztenetan.

Arlutz Xake Taldeak hasi du denboraldia

 Aretxabaleta Urtarrilaren 10ean hasi zuen denboraldia Arlutz Xake Taldeak. Euskal Ligan jokatuko du aurten; izan ere, iaz, denboraldi bikaina egin eta mailaz igo zen. Aurkari indartsuak izango ditu aurten.

Lurralde Zatiko Planaren gaineko mozioa onartu du Udalak

 Aretxabaleta Urtarrilaren 12an egin zuen udalbatzak urteko lehenengo osoko bilkura. Lurralde Zatiko Planaren gaineko mozioa onartu zuten, baita euskal presoen egoeraren gainekoa ere.

Aretxabaletako bizimodua jaso dute bideoan

 Aretxabaleta Urtarrilaren 12an, Aretxabaletaren gaineko bideoa aurkeztuko zuen Udalak. Jaiak, ohiturak, bizimodua, industria, auzoak… hori eta gehiago jaso dute bideoan.

Argazkitan geratu zaizkigu Gabonak

 Aretxabaleta Bukatu dira Gabonak, eta dagoeneko ahazten ere hasita gaude. Hala ere, argazkiak geratu zaizkigu 2003ko Gabon jaiak gogoratzeko.

Aretxabaletan: Egibarrek 15 boto, Imazek 9

 Aretxabaleta Aretxabaletako batzokian ere atzo egin zuten aukeraketa Imazen eta Egibarren artean. Joseba Egibarrentzat izan dira 15 boto eta Josu Jon Imazentzat, berriz, 9.contributors:

Liburuxka kaleratu du Hiruatxek

 Aretxabaleta Liburuxka kaleratu du Hiruatx Aretxabaletako hirugarren mundurako taldeak. 12 urtean egindako lana ezagutarazi eta eskertzen diete herritarrei bertan.

Hasi dituzte Gabonetako ekitaldiak Santa Rita ikastetxean

 Aretxabaleta Hainbat ekitaldi izango dituzte astean zehar Santa Rita ikastetxean. Gaur Arizmendiko Almen guneko ikasleen bisita jaso dute.

200 herritarrek egin zuten domekan EHNA

 Aretxabaleta Eguraldi eskasa egin zuen abenduaren 14an; hala ere, herritar ugari hurreratu zen udaletxe zaharrera EHNA tramitatzera. 200 lagun inguruk egin zuten, eta orduan egiterik izan ez zuetenek abenduaren 19an beste aukera bat izango dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Arraindegia
Paper denda
Loteria
Enpresa publikoak
Azterketa Biomekanikoak