Logoa

Ia 400 lagunek esku hartu zuen Murrukixoren mendi martxan

 Aretxabaleta Eguraldi bikaina eta parte hartze handia izan ziren atzo Murrukixo taldeak antolatutako mendi martxan. Finkatutako ibilaldia egiteko nahiko denbora bazen ere, lagun bat 10:30etarako Herriko Plazan zen, dutxatuta eta guzti.

Dualia Makina-Erremintaren azokan

 Aretxabaleta BECen dagoen Makina-Erremintaren azokan Debagoieneko hainbat enpresa parte hartu dute. Tartean da Aretxabaletako Dualia enpresa. Atzo, hilak 10, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Dualiako standa bisitatu zuen, Diputazioko beste hainbat kargurekin batera. Gipuzkoako Diputazioa Dualiaren bezero da.

III. Mendi Martxa egingo du Murrukixo MEk domekan

 Aretxabaleta Domekan, ekainak 13, egingo du Murrukixo Mendizale Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen mendi ibilaldia. 07:30ean aterako dira mendizaleak Copreci lantegiko aparkalekutik, eta 28 kilometro izango dituzte aurrez aurre.

Udal langileek lanuzteak egingo dituzte

 Aretxabaleta Aretxabaletako udal langileek bat egin dute lan hitzarmena negoziatzeko hainbat udaletan egiten dabiltzan lanuzteekin. Hala, bihartik aurrera, hau da ekainaren 8tik aurrera, ordu beteko lanuzteak egingo dituzte astean hiru egunez. Martitzenetan, eguenetan eta egubakoitzetan egingo dituzte lanuzteak 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Gurutze Mujikaren margolanak ikusgai, gaur hasita

 Aretxabaleta Gaur, ekainak 4, hasi eta hilaren 18a bitartean Gurutze Mujikaren margolanak egongo dira ikusgai udaletxeko ganbaran. 18 bat lan erakutsiko die aretxabaletarrei Gurutzek. Gehienak paisaiak dira, eta guztiak azken bi urteotan margotutakoak.

Kontsumo Bus ekimeneko autobusa gaur herrian

 Aretxabaleta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak abian jarri du bigarren urtez Kontsumo Bus 2004 ekimena. Horren berri ematen duen autobusa gaur, ekainak 3, Aretxabaletako Durana kalean dago. Kontsumitzaileendako informazioa banatzen dute, baita zalantzak eta kezkak argitu ere.contributors:

Euskara Biziberritzeko Plana jarri du abian Udalak

 Aretxabaleta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia jarri du abian Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horren berri eman zuten atzo, ekainak 1, egin zuten prentsaurrekoan. Euskara normalizatzea eta esparru guztietan erabili ahal izateko bideak zabaltzea du helburu Udalak plan horrekin.

Udaleku irekietarako izen emate epea zabalik dago

 Aretxabaleta Udaleko Kultura Sailak antolatuta uztailean egingo dituzte udaleku irekiak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta ekainaren 1a bitartean luzatuko dute. Kultura etxera eroan behar dira izen emate orria, eta Euskadiko Kutxako diru sarreraren egiaztagiria.

Andramaixak gertatzen hasteko jai batzordeak batzarra egingo du

 Aretxabaleta Eguaztenean, maiatzak 26, batuko da jai batzordea Andramaixak gertatzen hasteko. Udaletxean egingo dute batzarra, 20:00etan, eta laguntzeko eta parte hartzeko gertu dauden herritar guztiei egiten die dei Kultura Saileko arduradunek.

Aretxabaletan %43k egiten du euskaraz kalean

 Aretxabaleta SEI kultur elkarteak euskararen kale erabileraren gaineko neurketa egin zuen azaroan. Orduan jasotako datuen emaitzak eman dituzte orain, eta horien arabera Aretxabaletan %43k egiten dute euskaraz kalean. 2001 eta 2003 artean 12 puntu jaitsi da erabilera.

Zapatu gaueko txikizioak

 Aretxabaleta Aretxabaletako Euskararen egunak alderdi iluna ere izan zuen. Festako ospakizunak gaualdeko txikizioekin uztartu ziren. Zapatutik domekara bitartean, denetariko suntsiketak egin zituzten Aretxabaletako kalean.

Giro bikaina Otala Zelaiko egunean

 Aretxabaleta Atzo, maiatzak 16, ospatu zuten Otala Zelaiko erromeria aretxabaletarrek. Eguraldiak lagun egin zien, eta giro bikaina sortu zen Aozaratza auzoko zelaian. Umeek zein nagusiek egun pasa ederra egin zuten.

Jende ugari eta giro bikaina Aretxabaletan, euskara sustatzeko

 Aretxabaleta Jende ugari gerturatu zen euskararen aldeko jaira. Aurten antolakuntzan inoiz baino herritar gehiagok hartu du parte. "Eitteko prest? Euskaraz bizi" izan da leloa. Argazkitan ere ikusi dezakezu egunak eman zuena.

Euskararen Eguna eta Otala Zelaiko erromeria aste bukaeran

 Aretxabaleta Ospakizunez beteta datorkigu aste bukaera: bihar, maiatzak 15, Euskararen Eguna egingo du Loramendi EEk eta domekan, maiatzak 16, Otala Zelaira erromeria, Kultura Sailak deituta. Eguraldiak laguntzen badu, hala agindu digute, giro polita sortuko dute herritarrek batean zein bestean.

Laster hasiko dira etxebizitza sozialak egiten

 Aretxabaleta Laster hasiko da Eusko Jaurlaritza Aretxabaletako sarreran, Tubos lantegiaren atzeko aldean, etxebizitza sozialak egiten. 20 izango dira guztira, alokairuan hartzeko.

Abian da Aretxabaletako Gazte Ekimena

 Aretxabaleta Aretxabaletako gazte talde batek egitasmo berria jarri du martxan: Aretxabaletako Gazte Ekimena (AGE). Atzo arratsaldean, maiatzak 10, ekimen horren gaineko informazioa emateko prentsaurrekoa egin zuten, Aretxabaletako udaletxe zaharrean.

Peña Hugo nagusi futbito txapelketan

 Aretxabaleta Zapatuan, maiatzak 8, jokatu zuten Arlutz Futbito Txapelketako finala. Peña Hugo eta Kemen taldeak izan ziren aurrez aurre, biak aretxabaletarrak, eta samur nagusitu zen Peña Hugo 10-2 emaitzarekin.

Batzorde berria aurkeztu zuen atzo UDA kirol elkarteak

 Aretxabaleta Atzo, maiatzak 6, egin zuen batzarra UDA kirol elkarteak bazkideekin. 20 bat lagun elkartu ziren, eta zuzendaritza batzorde berria aurkeztu zuten. Baita aurrera begira dituzten asmoen berri eman ere.

Ohiko osoko bilkura egingo dute maiatzaren 10ean

 Aretxabaleta Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak astelehenean, maiatzak 10. Hirigintzako hainbat gai izango dituzte eskuartean, baina animalien gaineko ordenantza ere onartu gura dute.

Manuel Lekuona saria jasoko du zapatuan, maiatzak 8, Jesus Atxak

 Aretxabaleta Manuel Lekuona saria emango dio Eusko Ikaskuntzak zapatuan, maiatzak 8, Jesus Atxari. Aretxabaletan jaioa, gaztetan herritik alde egin eta han eta hemen ibilitakoa da Jesus. Euskararen alde lan handia egin du, eta orain, horixe eskertu gura diote.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Emakumezkoendako lurrinak
Mini Elektragailuak
Aholkularitza