Aralarren kartelak boikoteatu dituzte Aretxabaletan

 Aretxabaleta Aretxabaletan agertu dira idatziak, Aralar-Zutik koalizioak hauteskundeetarako jarri dituen kartelen gainean. Kartel horietan hautagaiak ageri dira, eta Xabier Sarasuaren aurpegi gainean "diruzale" eta "non dago desobedientzia" dioten orriak ipini dituzte. Sarasuak esan du, "penagarria" iruditzen zaiola horrelako jarrera izatea.

Batzarrerako deialdia egin diete herriko gazteei

 Aretxabaleta Herriko hormetan jarritako kartelen bitartez batzar baterako deialdia egin diete gazte guztiei. Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da kultura etxean, eta herrian dugun kultura hutsunearen gainean egingo dute berba.

Koldo Azkoitia diputatu izendatuko dute astelehenean

 Aretxabaleta Datorren astelehenean, Koldo Azkoitia izendatuko dute Gipuzkoako Diputazioko Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako diputatua. Jose Ramon Belokiren tokia beteko du aretxabaletarrak.

Aimar Olaizola eta Julian Retegi Muru-Alde elkartearen urteurrenean

 Aretxabaleta Aimar Olaizola eta Julian Retegi pilotariek, eta Iñigo Simon medikuak hitzaldia egin zuten atzo Aretxabaletako Muru-Alde elkarte gastronomikoan. Aimar Olaizolak esan zuenez, eskuz binakako txapelketako finala oso polita izango da, Titin III.a eta Fernando Goñi sasoi betean daudelako.

Aretxabaletar bat "Interviú"-n

 Aretxabaleta Xerez C.D., 2. mailako futbol taldeko jokalariek lau hilabete daramatzate kobratu gabe. Hori dela eta, gisa honetan agertu dira Interviú aldizkarian, futbol taldeko presidenteari ordaintzeko eskatuz. Jokalarien artean aretxabaletar bat dago: Mikel Etxabe.

Aingeru Guarda eguna ospatuko dute Basotxo Elkarteko erretiratuek

 Aretxabaleta Astelehenean, martxoaren 1ean, Aingeru Guarda eguna da, Basotxo Erretiratuen Elkarteko zaindaria. Hori dela eta, otsailaren 29an, 90 urtetik gorakoei omenalditxoa egingo diete Basotxo elkartean, eta astelehenean bazkaria egingo dute guztiek.

Atxabaltan bizi den emakume batek 100 urte beteko ditu bihar

 Aretxabaleta Rosa Cobo Zabalak, duela bi urte Aretxabaletan bizi den nafarrak, 100 urte beteko ditu bihar, zapatua. Bere senarrarekin, 97 urte dituen Jesus Cataniarekin, eta familiartekoekin ospatuko du mendea Aretxabaletan. Zorionak!

Karidadeko Benta taldeak runba doinuak ekarriko ditu Aretxabaletara

 Aretxabaleta Kontzertua eskainiko du otsailaren 27an Karidadeko Benta taldeak. Loramendi Euskara Elkarteak antolatu du, eta Kurtzebarri eskolan izango da, 22:30ean. Sarrera 3 euro ordaindu behar da.

Zapore gozoa utzi digute Aratusteek

 Aretxabaleta Bukatu dira Aratusteak eta dagoeneko Garizuman sartuta gaude. Hala ere, zapore gozoa utzi digute aurtengo Aratuste jaiek, eta argazkitan bada ere gogoratzeak merezi du.

"Gulliver" umeendako antzezlana egongo da Kurtzebarri eskolan

 Aretxabaleta *Gulliver* umeei zuzendutako antzezlana eskainiko du Pinpilinpauxa taldeak eguaztenean, hilak 25. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Retegi eta Olaizola pilotariek hitzaldia egingo dute

 Aretxabaleta Julian Retegi eta Aimar Olaizola pilotariek berbaldia egingo dute martxoaren 2an, martitzena. Iñigo Simon medikua ere bertan izango da.contributors:

Aretxabaletarrak gertu Aratusteetarako

 Aretxabaleta Udaleko Kultura Sailak gertu dauka aurtengo Aratusteetarako egitaraua. Hala ere, herriko koadrilak izango dira protagonista domekan, eta eurek girotuko dituzte kaleak egun guztian. Aratuste-martitzena, ostera, ikastetxeetako umeendako eguna izango da.

Udalak onartu du 2004.urteko aurrekontua: Ia 7 milioi eurokoa izango da

 Aretxabaleta Ia 7 milioi euroko aurrekontua onartu du Aretxabaletako Udalak. Lursailen erosketarako 500 mila euro bideratuko ditu Udalak. Beste hainbat proiektu egiteko 140 mila euro izango ditu. Aretxabaletako Udal ordezkariek esan digutenez, iazko aurrekontuaren oso antzerakoa da aurtengoa.

Udal aurrekontua aurkeztuko dute astelehenean

 Aretxabaleta Ezohiko osoko bilkura egingo du Aretxabaletako udalbatzak otsailaren 16an. Hainbat gai izango dituzte eztabaidatzeko, garrantzitsuena, baina, 2004ko udal aurrekontua izango da.

Deba ibaian 70 litro gasolio isuri dituzte

 Aretxabaleta Aretxabaletako institututik egin da isurketa. Antza denez, galdara bateko filtroa apurtu ondoren joan da gasolioa Deba ibaira. Guztira, 70 litro erregai. Orain, galdara horrek ibairako ihesbidea zergatik duen ikertu beharko dute.contributors:

Xabier Sarasua Aralar-Zutik-en Gipuzkoako zerrendaburua Kongresurako

 Aretxabaleta Martxoan egingo diren hauteskundeetan, Xabier Sarasua atxabaltarra izango da Aralar-Zutik koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburua. Espainiako Gorteetarako eta Senaturako hauteskundeak egingo dira martxoaren 14an.

Gaztetxea edo lokalak gura dituzte herriko gazteek

 Aretxabaleta Gaztetxearen edo lokalen beharra salatu dute herriko hainbat gaztek komunikabideen aurrean. Euren esanetan, eskaera bat baino gehiago egin diote Udalari, baina ez dute inolako erantzunik jaso. Horren aurrean, eserialdia egingo dute otsailaren 13an, 18:00etan, udaletxe aurrean.

Txakurren gainean hausnarketa egiteko bandoa atera du Udalak

 Aretxabaleta Martitzenean, txakurren gaineko bandoa jarri zuen Udalak herriko atarte guztietan. Bi kontu gogorarazi gura dituzte Herri Antolamendu eta Segurtasun Sailetik: batetik, txakurrak erroldatu egin behar dituztela jabeek, eta bestetik, txakurren kakak jaso.

Santa Ageda mutilak baserriz baserri dabiltza eskean eta kantuan

 Aretxabaleta Gaur, Santa Ageda bezpera, baserriz baserri dabiltza Santa Ageda mutilak kantuan eta eskean. Bihar, ostera, herriko etxebizitzetatik pasatuko dira.

Aretxabaletako Sailuente ermitan San Blas eguna ospatuko dute

 Aretxabaleta Gaur, martitzena, jende ugari hurbilduko da Aretxabaletako Apotza-Etxeberri auzora. 10:30etan meza izango da, eramandako jaki eta goxokiak bedeinkatzeko. Eguraldi ona lagun, Sailuente ermitan inguruko herrietako jende asko elkartuko da gaur.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Unfeed nahasteak
Bokatak
Lehen hezkuntza
Goxotasuna