Logoa

Urkulurako dituen asmoen berri emango du Udalak eguenean

 Aretxabaleta Datorren eguenean, urriaren 7an, 19:30ean, bilera informatiboa izango da Udaletxe zaharrean. Urkulurako dituen asmoen berri emango dute Joxe Anjel Antxia, Udaleko ingurugiro saileko batzordeburuak, eta Josemari Segovia, hirigintzako teknikariak. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Akordeoi Orkestra Mexikora

 Aretxabaleta Urriaren 9an Mexikorako bidea hartuko du herriko orkestrak. Mexiko hiriburuko euskal etxean eta unibertsitatean kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste. Eta Akapulkon ospatuko den Euskal Etxeen Munduko Mus txapelketan giroa alaituko dute.

Urkulun aparkalekuak egin eta falta den zatia asfaltatu egingo dute

 Aretxabaleta Bukatu da Urkulura joan, eta nahi dugun lekuan autoa uztea. Udalak urtegiaren ingurua antolatu nahi du autoentzat eta oinezkoentzat. Era horretan, urtegian bertan 166 autorendako aparkalekuak egingo dituzte, eta Koruetatik aurrera dagoen zatia asfaltatu egingo dute. Seguruen piboteak jarriko dituzte, Koruetatik aurrera ez dadin edonor autoz joan, bakarrik bertan bizi direnek izango lukete aukera.

Zein kirol instalakuntza behar ditu herriak?

 Aretxabaleta Etorkizuneko kirol instalakuntzak zeintzuk izan behar diren, eta kirol etxe aurrean dagoen zelaiarekin zer egin daitekeen aztertzeko, Udalak bilera deitu du. Urriaren 6an, 18:30ean egingo da bilera udaletxean, eta edonor joan daiteke bertara. Udaleko Kirol Sailak ere dituen asmoen berri emango du bileran.

Bihar, eguena, Albertoren aldeko hileta izango da

 Aretxabaleta Alberto Etxebarria atxabaltarra, Lyonen hil zen, 41 urte zituela Fagorrerako lanera joana zela. Gaur, eguaztena, gorpua ekarri, eta bihar, eguena, 19:00etan, hileta elizkizuna egingo da. Bien bitartean, Murrukixo elkartean ikurriña eta xingola beltza jarri dituzte.

Aretxabaletako azoka ekologikoan hogeita hamabi baserritar izan ziren

 Aretxabaleta Zapatu goizean izan zen azoka eta baserritarrez gain artisauek ere erakutsi zituzten euren lanak. Domekan, kirola izan zen nagusi txirrindularitza criteriumarekin eta Iñaki Perurenaren altxaldiekin.

Atxabaltako betiko kantuak entzungai domeka iluntzean

 Aretxabaleta "Isil isilik dago", "Maritxu nora zoaz" edo "Alaitu UDA txapeldun" kantuak oso ezagunak dira Atxabaltan. Kantu horiek eta beste hainbat kantatuko dituzte herriko abesbatzako lagunek domeka iluntzean, Iturrigorri frontoian.

Hamargarren azoka ekologikoa izango da zapatukoa

 Aretxabaleta San Migel jaiak gertu ditugu. Zapatuan azoka eta azoka ekologikoa izango dira, azken hori hamargarren aldiz egingo da. Eta Tril taldekoek ere hamargarren aldia izango dute taloak egiten.

"Amnistia eta askatasuna" bazkaria jai egitarautik kanpo

 Aretxabaleta Gobernu Batzordeak erabaki du, "Amnistia eta askatasuna" leloa duen herri bazkaria San Migeletako jai egitarautik kanpo uztea. Dirulaguntza baina, izango dute. 600 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik. "Amnistia eta askatasuna" leloa adostasun barik erabaki delako hartu du erabakia Udalak.

Bukatu da saiaren abentura

 Aretxabaleta Astean herrian izan dugun saia paraje zabal batera eraman dute basozainek, bere kontutik hegan noiz hasiko den zain. Atzo, eguaztena, Kalebarren inguruan arbola bat jo, eta erreka ertzera jausi zen. Arratsaldeko azken orduan erreskatatu zuten basozainek, eta ez zuen zauri larririk.

Sai bat dabil teilatuz teilatu

 Aretxabaleta Atzodanik sai bat dabil Aretxabaletan. Makina bat etxetako teilatuak bisitatu ditu, eta bien bitartean, herritar batzuk harrituta eta beste batzuk beldurtuta! Basozainak ezin harrapatu ari dira. Gaur, martitzena, Pausoka haurtzaindegiko teilatuan izan da minutu batzuez.

San Migel jaiak: Loramendiren egitaraua

 Aretxabaleta Loramendi Euskara Elkarteak prest du aurtengo San Migel jaietako egitaraua. Irailaren 25ean, zapatuan, musika, bertsolariak, herri bazkaria, asto karrera eta beste hainbat ekintza izango dira Aretxabaletan.

Basabeazpik ireki ditu ateak

 Aretxabaleta Arizmendik gune berria jarri du martxan Beroa lantegia zegoen tokian. Basabeazpi du izena eta 2 eta 5 urte arteko 80 haur daude. Gaur hasi dute ikasturte berria.

Bruesak bulegoa ireki du herrian

 Aretxabaleta Bruesa enpresa sustatzaileak bulegoa ireki du Aretxabaletan.

Kirol-etxeak gertu dauka 2004-2005 ikasturterako eskaintza

 Aretxabaleta Spinning-a eta banakako entrenamendua dira berrikuntzak. Jarduera guztiak hilaren 13an jarriko dira abian, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Arantzazura erromesaldia egingo dute astelehenean

 Aretxabaleta Erromesaldia egingo dute aretxabaletarrek Arantzazura astelehenean, irailak 6. Batzuk oinez eta beste batzuk autobusetan eta autoetan joango dira.

Giro polita sortu zuten herritarrek Andramaixetan

 Aretxabaleta Egun beroak tokatu zitzaizkien Andramaixetara etorri ziren herritarrei, eta jai giroa ere egunetik egunera joan zen berotzen. Egunez egindako ekintzetan jende askok hartu zuen parte, eta gaueko ekitaldi batzuetara ere herritarrak gogoz hurreratu ziren.

Gertu dago Andramaixetako egitaraua

 Aretxabaleta Herritarrek oporrak hartu eta kanpora joan aurretik banatuko du Kultura Sailak Andramaixetako egitaraua. Berrikuntza askorik ez dugu izango jaietan, baina jai giroa, umorea eta zer ikusia ez dira faltako abuztuaren 14tik 17ra.

Mikel Barrenetxeak Batxilergoko Aparteko Saria lortu du

 Aretxabaleta Arizmendi Ikastolako ikaslea da Mikel Barrenetxea aretxabaletarra. Joan den ekainaren 19an Batxilergoko Aparteko Saria lortzeko froga egin zuen Gasteizen eta emaitza bikaina lortu zuen. Unibertsitatean ikasketak egiteko beka bat eta atzerrian hilabetez ingelesa ikasteko bidaia jaso ditu sari gisa.

Antolatzaileak pozik EPEH astearekin

 Aretxabaleta Azken urteotan legez, euskal presoak Euskal Herrira astea egin du Aretxabaletako plataformak. Joan zen aste guztian egon ziren ekitaldiak, eta egunik nagusiena zapatua izan zen. Ekitaldi batzuetan gehiagok eta beste batzuetan gutxiagok hartu dute parte, baina antolatzaileak pozik daude emaitzarekin.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

3Claveles Guraiza Labanak
Penintsula urgentea
Partikularrekin ere egiten dugu lan