Logoa

Astelehenean jarriko dute ikusgai onartutakoen zerrenda Bruesa enpresan eta Udaletxean

 Aretxabaleta Udalak finkatutako salneurrian salduko diren 185 etxebizitzen harira, datorren astelehenetik aurrera jakin ahal izango da zeintzuk izan diren onartuak. Zerrenda hil honen 15etik aurrera ikusgai izango da Bruesa eraikuntza enpresak Araba etorbidean duen bulegoan, eta Udaletxean. Guztira 286 lagunen eskariak onartu dituzte, baina zerrendatik kanpo geratu direnek, alegazioak aurkezteko aukera izango dute, abenduaren 9a baino lehen. 500 lagunek baino gehiagok egin zuten eskaria.

Hiruatxek webgunea du

 Aretxabaleta Hiruatx, garapen bidean diren herrialdeei laguntzeko taldeak webgunea estreinatu du. www.hiruatx.tk helbidean, taldearen inguruko informazioa aurki daiteke.

Iralabarri kalea izan daiteke

 Aretxabaleta Beroako orubean egiten ari diren etxebizitzen kaleari, Iralabarri kalea izena jarriko diote, seguruen. Atzo, astelehena, egin zen osoko bilkuran, 36ko gerra aurretik gune horri hala deitzen zitzaiola jakinarazi, eta Udalaren artxiboan izen hori agertzen bada behintzat, Iralabarri izena jarriko diotela erabaki zuten zinegotziek. Gerra ostean, Ensanche, eta gero Araba Etorbidea izena jarri zioten gune horri.

Aretxabaleta eta Eskoriatzarako egingo du lan gazte teknikariak

 Aretxabaleta Luzatu egin du Udalak, gazte teknikaria aukeratzeko deialdia. Joan den egubakoitzean bukatu behar zen deialdia, baina luzatzea erabaki dute, gazte teknikari horrek Aretxabaleta eta Eskoriatzarako egingo baitu lan. Gazte teknikari bakarra, bi herrietarako.

Ez diote Beroa kalea izena jarriko

 Aretxabaleta Beroa lantegia zegoen tokian egiten ari diren etxebizitzen kaleari, ez diote Beroa kalea izena jarriko. Astelehenean, hilaren 8an, osoko bilkura egingo da, eta izen hauen artean bat aukeratuko dute zinegotziek: Kalegoixen plaza, Iparralde plaza, Euskal Herriko plaza eta Zuberoa plaza. Arizabala plaza izena ere proposamenen artean zegoen, baina kanpo geratu da.

Durana kalean hasi dira Euskaltelen zuntz optikoa sartzen

 Aretxabaleta Lanek hilabete eta erdi iraungo dute. Herriko beste toki batzuetan egin duten legez, aste honetan Durana kalean hasi dira Euskaltelen zuntz optikoa sartzen.

Alberto Etxebarriaren omenez Kurtzebarrira irteera Murrukixok antolatuta

 Aretxabaleta Azaroaren 22an hasiko da Murrukixoren Mendi Astea, eta 27an, mendi taldearen fundatzaileetarikoa izan zenari, Alberto Etxebarriari omenaldia egingo diote. Kurtzebarrin errautsak zabaldu, eta zuhaitz bat landatuko dute. Bazkaria ere antolatu dute. Irailan hil zen Alberto.

Gazteendako teknikaria kontratatuko du Udalak

 Aretxabaleta Herrian, gazteen arloan hutsunea badela eta, Udalak teknikari bat hartuko du. Gazteei zuzenduko ekintzak antolatzea, eta gazteekin harremanetan jartzea izango dira gazte teknikariaren egitekoak, besteak beste. Gazteen aisialdia antolatzea izango da helburu nagusiena.

UDA Errenteriara joango da bihar partidua jokatzera

 Aretxabaleta Preferente mailako UDAk, bihar, zapatua, 17:00etan jokatuko du partidua Touring taldearen aurka, Errenterian. Neka Galan, entrenatzailearen ustez, partidua zaila izango da, baina UDAkoek alde izango dute azkenaldiko bolada bikaina.

Kirol instalazioen inguruko bigarren hausnarketa gaur

 Aretxabaleta Gaur, 18:30ean, kirol instalazioen alorrean herriak zein behar dituen zehazteko bilera egingo da. Era berean, kudeaketa ereduen gaineko hausnarketa egin, eta salneurri politikaz berba egingo da. Udalak deitu du bilera.

Txinako kutsuaz inauguratu du Coprecik lantegi berria

 Aretxabaleta Joan den egubakoitzean inauguratu zuen Coprecik lantegi berria, Txinan. Argazkiak jasotzen du inaugurazio unea. Zhuhai hiriko alkatea, Espainiako enbaxadorea Txinan, eta Javier Oleaga, Copreci taldeko gerente nagusia ageri dira argazkian.

Usain eta kolore guztietako jakiak bost lurralde batzen zituen azokan

 Aretxabaleta Galizia, Extremadura, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Euskal Herriko jakiak egon ziren. Urteroko etxeko patxaranen lehiaketan Jesus Mari Errasti aretxabaletarra nagusitu zen.

Bukatzear akordeoi orkestrakoek Mexikora egindako bidaia

 Aretxabaleta Domekan itzuliko dira herrira, akordeoi orkestrako lagunak. Urriaren 9an abiatu ziren Mexikora, eta hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Baina argazkietan ikus daitekeen moduan, turismoa ere egin dute. Argazkiak bidali dizkigute goiena net-era.

Zein izen jarri laster herrian izango ditugun kale berriei?

 Aretxabaleta Beroa lantegia zegoen gunean etxebizitzak egiten ari dira. Zein izen jarri etxe horiek bilduko dituen kaleari? Beroa kalea? Laster etxeak egingo dituzte kirol etxean hasi eta Lausitaraino. Brues eraikuntza enpresak, Eguzkienea deitzen dio gune horri, baina Udalari dagokio kaleen izenak erabakitzea.

Ozen taldeak joko du Su Ta Gar-ekin

 Aretxabaleta Ozen taldeak eskainiko du kontzertua datorren zapatuan Su Ta Gar taldearekin batera. Arrasatekoak dira Ozen taldekoak. The Ruders eta Zona Catastrofica ez dira ausartu, eta bertan behera utzi dute kontzertua.

Aretxabaletarrak bikain Euskadiko Trialsin Txapelketan

 Aretxabaleta Atzo, domeka, bukatu zen Euskadiko Trialsin Txapelketa Oiartzunen, eta lehiaketan parte hartu zuten sei aretxabaletarrek maila bikaina erakutsi zuten. Azpimarratzekoa Markel Uriartek egindako lana, lehenengo sailkatu baitzen infantilen mailan.

185 etxebizitzetarako, 459 lagunek egin du izen ematea

 Aretxabaleta Eguzkienean, Udalak finkatutako prezioan, etxebizitzaren bat eskuratu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken aukera. Gaur arte, 459 lagunek egin du izen ematea, baina horietako batzuk ez dituzte finkatutako baldintzak beteko. Era horretako 185 etxebizitza egingo dira. Bestalde, atzo, Eguzkienerako plan partziala onartu zuen Udalak osoko bilkuran. Lausitako bizilagun batzuk osoko bilkuran izan ziren, informazio eza salatu eta argibideak eskatzeko.

Hasi dira kirol etxearen inguruko hausnarketak

 Aretxabaleta Hamasei lagun elkartu ziren joan den eguaztenean, kirol etxearen eta etorkizuneko kirol jardueren inguruko hausnarketa saioan. Udalak herritarren iritziak jakin nahi ditu, eta bide batez, herriak kirol alorrean zein behar dituen zehaztu, ondoren proiektua egingo duten arkitektuei helerazteko.

Su ta Gar taldearen kontzertuarekin inauguratuko dute Kurtzebarri Eskola

 Aretxabaleta Urriaren 23an inauguratuko dute ofizialki Kurtzebarri BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutoa). Goizean, ekitaldi ofiziala izango da Udalei, Jaurlaritzari eta herritarrei eskerrak emateko. Eskola berria bisitatzeko aukera ere izango da. Gauean, berriz, Su Ta Gar talde ezagunaren kontzertua Aretxabaletako kirol etxean.

Eskulan eta bainika ikastaroak Udala eta Tril taldearen eskutik

 Aretxabaleta Hilabete honetan hasiko dira bainika eta eskulan ikastaroak. Hori dela eta, izenematea egin behar da lehenbailehen Loramendin, Tril-ekoetan parte hartu nahi bada, eta Kultura Etxean, Udalak antolatutakoen aldeko apustua egiten bada. Bestalde, zanko edo trikimako ikastaroan esku hartzeko izenematea ere abian da.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Berezitasuna arraina labean
VW AUDI SEAT SKODAespezialistak
Aholkularitza teknologikoa
Lehen hezkuntza
Denda materiala