Usain eta kolore guztietako jakiak bost lurralde batzen zituen azokan

 Aretxabaleta Galizia, Extremadura, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Euskal Herriko jakiak egon ziren. Urteroko etxeko patxaranen lehiaketan Jesus Mari Errasti aretxabaletarra nagusitu zen.

Bukatzear akordeoi orkestrakoek Mexikora egindako bidaia

 Aretxabaleta Domekan itzuliko dira herrira, akordeoi orkestrako lagunak. Urriaren 9an abiatu ziren Mexikora, eta hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Baina argazkietan ikus daitekeen moduan, turismoa ere egin dute. Argazkiak bidali dizkigute goiena net-era.

Zein izen jarri laster herrian izango ditugun kale berriei?

 Aretxabaleta Beroa lantegia zegoen gunean etxebizitzak egiten ari dira. Zein izen jarri etxe horiek bilduko dituen kaleari? Beroa kalea? Laster etxeak egingo dituzte kirol etxean hasi eta Lausitaraino. Brues eraikuntza enpresak, Eguzkienea deitzen dio gune horri, baina Udalari dagokio kaleen izenak erabakitzea.

Ozen taldeak joko du Su Ta Gar-ekin

 Aretxabaleta Ozen taldeak eskainiko du kontzertua datorren zapatuan Su Ta Gar taldearekin batera. Arrasatekoak dira Ozen taldekoak. The Ruders eta Zona Catastrofica ez dira ausartu, eta bertan behera utzi dute kontzertua.

Aretxabaletarrak bikain Euskadiko Trialsin Txapelketan

 Aretxabaleta Atzo, domeka, bukatu zen Euskadiko Trialsin Txapelketa Oiartzunen, eta lehiaketan parte hartu zuten sei aretxabaletarrek maila bikaina erakutsi zuten. Azpimarratzekoa Markel Uriartek egindako lana, lehenengo sailkatu baitzen infantilen mailan.

185 etxebizitzetarako, 459 lagunek egin du izen ematea

 Aretxabaleta Eguzkienean, Udalak finkatutako prezioan, etxebizitzaren bat eskuratu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken aukera. Gaur arte, 459 lagunek egin du izen ematea, baina horietako batzuk ez dituzte finkatutako baldintzak beteko. Era horretako 185 etxebizitza egingo dira. Bestalde, atzo, Eguzkienerako plan partziala onartu zuen Udalak osoko bilkuran. Lausitako bizilagun batzuk osoko bilkuran izan ziren, informazio eza salatu eta argibideak eskatzeko.

Hasi dira kirol etxearen inguruko hausnarketak

 Aretxabaleta Hamasei lagun elkartu ziren joan den eguaztenean, kirol etxearen eta etorkizuneko kirol jardueren inguruko hausnarketa saioan. Udalak herritarren iritziak jakin nahi ditu, eta bide batez, herriak kirol alorrean zein behar dituen zehaztu, ondoren proiektua egingo duten arkitektuei helerazteko.

Su ta Gar taldearen kontzertuarekin inauguratuko dute Kurtzebarri Eskola

 Aretxabaleta Urriaren 23an inauguratuko dute ofizialki Kurtzebarri BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutoa). Goizean, ekitaldi ofiziala izango da Udalei, Jaurlaritzari eta herritarrei eskerrak emateko. Eskola berria bisitatzeko aukera ere izango da. Gauean, berriz, Su Ta Gar talde ezagunaren kontzertua Aretxabaletako kirol etxean.

Eskulan eta bainika ikastaroak Udala eta Tril taldearen eskutik

 Aretxabaleta Hilabete honetan hasiko dira bainika eta eskulan ikastaroak. Hori dela eta, izenematea egin behar da lehenbailehen Loramendin, Tril-ekoetan parte hartu nahi bada, eta Kultura Etxean, Udalak antolatutakoen aldeko apustua egiten bada. Bestalde, zanko edo trikimako ikastaroan esku hartzeko izenematea ere abian da.

Urkulurako dituen asmoen berri emango du Udalak eguenean

 Aretxabaleta Datorren eguenean, urriaren 7an, 19:30ean, bilera informatiboa izango da Udaletxe zaharrean. Urkulurako dituen asmoen berri emango dute Joxe Anjel Antxia, Udaleko ingurugiro saileko batzordeburuak, eta Josemari Segovia, hirigintzako teknikariak. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Akordeoi Orkestra Mexikora

 Aretxabaleta Urriaren 9an Mexikorako bidea hartuko du herriko orkestrak. Mexiko hiriburuko euskal etxean eta unibertsitatean kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste. Eta Akapulkon ospatuko den Euskal Etxeen Munduko Mus txapelketan giroa alaituko dute.

Urkulun aparkalekuak egin eta falta den zatia asfaltatu egingo dute

 Aretxabaleta Bukatu da Urkulura joan, eta nahi dugun lekuan autoa uztea. Udalak urtegiaren ingurua antolatu nahi du autoentzat eta oinezkoentzat. Era horretan, urtegian bertan 166 autorendako aparkalekuak egingo dituzte, eta Koruetatik aurrera dagoen zatia asfaltatu egingo dute. Seguruen piboteak jarriko dituzte, Koruetatik aurrera ez dadin edonor autoz joan, bakarrik bertan bizi direnek izango lukete aukera.

Zein kirol instalakuntza behar ditu herriak?

 Aretxabaleta Etorkizuneko kirol instalakuntzak zeintzuk izan behar diren, eta kirol etxe aurrean dagoen zelaiarekin zer egin daitekeen aztertzeko, Udalak bilera deitu du. Urriaren 6an, 18:30ean egingo da bilera udaletxean, eta edonor joan daiteke bertara. Udaleko Kirol Sailak ere dituen asmoen berri emango du bileran.

Bihar, eguena, Albertoren aldeko hileta izango da

 Aretxabaleta Alberto Etxebarria atxabaltarra, Lyonen hil zen, 41 urte zituela Fagorrerako lanera joana zela. Gaur, eguaztena, gorpua ekarri, eta bihar, eguena, 19:00etan, hileta elizkizuna egingo da. Bien bitartean, Murrukixo elkartean ikurriña eta xingola beltza jarri dituzte.

Aretxabaletako azoka ekologikoan hogeita hamabi baserritar izan ziren

 Aretxabaleta Zapatu goizean izan zen azoka eta baserritarrez gain artisauek ere erakutsi zituzten euren lanak. Domekan, kirola izan zen nagusi txirrindularitza criteriumarekin eta Iñaki Perurenaren altxaldiekin.

Atxabaltako betiko kantuak entzungai domeka iluntzean

 Aretxabaleta "Isil isilik dago", "Maritxu nora zoaz" edo "Alaitu UDA txapeldun" kantuak oso ezagunak dira Atxabaltan. Kantu horiek eta beste hainbat kantatuko dituzte herriko abesbatzako lagunek domeka iluntzean, Iturrigorri frontoian.

Hamargarren azoka ekologikoa izango da zapatukoa

 Aretxabaleta San Migel jaiak gertu ditugu. Zapatuan azoka eta azoka ekologikoa izango dira, azken hori hamargarren aldiz egingo da. Eta Tril taldekoek ere hamargarren aldia izango dute taloak egiten.

"Amnistia eta askatasuna" bazkaria jai egitarautik kanpo

 Aretxabaleta Gobernu Batzordeak erabaki du, "Amnistia eta askatasuna" leloa duen herri bazkaria San Migeletako jai egitarautik kanpo uztea. Dirulaguntza baina, izango dute. 600 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik. "Amnistia eta askatasuna" leloa adostasun barik erabaki delako hartu du erabakia Udalak.

Bukatu da saiaren abentura

 Aretxabaleta Astean herrian izan dugun saia paraje zabal batera eraman dute basozainek, bere kontutik hegan noiz hasiko den zain. Atzo, eguaztena, Kalebarren inguruan arbola bat jo, eta erreka ertzera jausi zen. Arratsaldeko azken orduan erreskatatu zuten basozainek, eta ez zuen zauri larririk.

Sai bat dabil teilatuz teilatu

 Aretxabaleta Atzodanik sai bat dabil Aretxabaletan. Makina bat etxetako teilatuak bisitatu ditu, eta bien bitartean, herritar batzuk harrituta eta beste batzuk beldurtuta! Basozainak ezin harrapatu ari dira. Gaur, martitzena, Pausoka haurtzaindegiko teilatuan izan da minutu batzuez.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Seguritatea
Emakumezkoendako lurrinak
Lehen hezkuntza
Menua eta razioak
Neska mutikoak