Mendeurrena ospatzen hasiko da agustindar elkartea

 Aretxabaleta Aurten 100 urte bete dituzte agustindar mojek Aretxabaletan. Orain arte ez dute inolako ekitaldirik egin, eta zapatuan, apirilak 24, hasiko dira ospatzen. Loiuko agustindarren ikastetxeko abesbatzak emanaldia eskainiko du komentuan, 18:00etan.

Kurtzebarri eskolak 13. urtez ospatuko ditu Literatura Topaketak

 Aretxabaleta Guztia prest dago XIII. Literatura Topaketak hasteko Kurtzebarri eskolan. Hilaren 22tik 29ra bitartean, hainbat ekintza izango dira. Herriko kultura egitarauan, tradizio bihurtu dira Topaketa hauek.

Aste Santuko egitaraua gertu dauka parrokiak

 Aretxabaleta Egun garrantzitsuak dituzte aurrez aurre kristauek. Pastoral barrutiak urteroko hitzorduak jarri dizkie otoitzari eta isiltasunari tartetxoa egin gura dietenei. Ostiral Santu egunean gurutze-bidea egingo dute Izurietara, eta Zapatu Santuan Pazko Gaubeila ospatuko dute.

Errasti anaiak Udaberri Pilota Txapelketako txapeldunak

 Aretxabaleta Errasti anaiak dira Udaberri Pilota Txapelketako lehen mailako txapeldunak. 22-3 irabazi zien atzo, apirilak 4, urretxuarrei. Hirugarren mailako Oion eta Uriarte, ostera, txapeldun ordeak izan ziren.

Batzarra egingo du UDA elkarteak gaur etorkizuna erabakitzeko asmoarekin

 Aretxabaleta Ez ohiko batzarra egingo du UDA elkarteak gaur, apirilak 1, 19:00etan, kultur etxean. Urtarrilean ere egin zuen, baina zuzendaritza batzordea berritzeko ez zen inor aurkeztu, eta bigarren saiakera egin gura dute.

Beroan etxebizitza erosi duen hainbat lagun haserre promotorearekin

 Aretxabaleta Aretxabaletako "Beroa" gunean etxebizitza erosi duten bizilagun batzuk ez daude konforme eraikuntza enpresaren jarrerarekin. Hori dela eta, erosleek bilera deitu dute datorren egubakoitzerako, apirilaren 2rako. Gune horretan 155 etxebizitza ari dira eraikitzen.

Erakustaldia egingo du karate taldeak zapatuan

 Aretxabaleta Urtero egiten du Aretxabaletako karate taldeak erakustaldia. Martxoaren 28an, zapatua, egingo dute, 18:00etan, kirol etxean.

Moda desfilean hartuko du parte Ivan Vaz aretxabaletarrak

 Aretxabaleta Gaur, martxoak 25, moda desfilean hartuko du parte Ivan Vaz diseinatzaile aretxabaletarrak Gasteizen. Hiriko merkatarien elkarteak antolatu du ekitaldia, eta diseinatzaile berriei eman die aukera euren diseinuen berri emateko.

Herriko pilotariak oso ondo dabiltza hiru txapelketatan

 Aretxabaleta Hainbat pilota txapelketa jokatzen dabiltza herriko pilotariak, eta txapelketa politak egin dituzte orain arte. Udaberri torneoa oraindik ez dute bukatu, Zaramagako txapelketa erdi-erdian dabiltza eta Debarroko txapelketa hasi dute orain.

Arkarazoko errepidea konpondu gura du Udalak

 Aretxabaleta Arkarazo auzora doan errepidea konpontzen ibili dira egunotan. Orain urtebete ere konpondu zuten, baina otsaileko elurteak berriro zartatu, eta lurrek behera egin zuten. Behar bezala konpontzeko Udalak Foru Aldundiari eskatuko dio laguntzeko.

EAJ-k 1.128, PSE-EE-k 648, Aralarrek 544 boto lortu dituzte

 Aretxabaleta Arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak eta, dagoeneko, amaitu da botoen kontaketa Aretxabaletan. EAJ-k lortu du gehiengoa eta PSE-EE izan da bigarren indarra.

Normaltasuna izan da nagusi bozketa egunean

 Aretxabaleta Normaltasunez joan da bozketa eguna gaur Aretxabaleten. Ez da inongo gorabeherarik izan. Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte mahaiak eta arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte. Bitxikeriarik ere egon da: argindar gabe gelditu dira momentu batez.

Jende asko batu zen Madrilgo atentatua gaitzesteko

 Aretxabaleta Jende asko batu zen atzo ilunkaran udaletxe aurrean Madrilgo atentatua gaitzesteko; 200 lagunetik gora. Herritarren artean udalbatzako kide gehienak zeuden.

Kale bilkura Madrileko atentatua gaitzesteko

 Aretxabaleta Bandoa atera du Udalak gaur, martxoak 11, 20:00etan egingo duten kale bilkuran herritarrei parte hartzeko eskatuz.

Kanuto Deuna ospatuko dute zapatuan

 Aretxabaleta Aurten laugarren aldiz antolatuko dute Kanuto Deunaren eguna herrian. Marihuanaren inguruan antolatutako jaia da, eta urtetik urtera egitarau dotoreagoa kaleratzen dute.

Aralarren kartelak boikoteatu dituzte Aretxabaletan

 Aretxabaleta Aretxabaletan agertu dira idatziak, Aralar-Zutik koalizioak hauteskundeetarako jarri dituen kartelen gainean. Kartel horietan hautagaiak ageri dira, eta Xabier Sarasuaren aurpegi gainean "diruzale" eta "non dago desobedientzia" dioten orriak ipini dituzte. Sarasuak esan du, "penagarria" iruditzen zaiola horrelako jarrera izatea.

Batzarrerako deialdia egin diete herriko gazteei

 Aretxabaleta Herriko hormetan jarritako kartelen bitartez batzar baterako deialdia egin diete gazte guztiei. Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da kultura etxean, eta herrian dugun kultura hutsunearen gainean egingo dute berba.

Koldo Azkoitia diputatu izendatuko dute astelehenean

 Aretxabaleta Datorren astelehenean, Koldo Azkoitia izendatuko dute Gipuzkoako Diputazioko Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako diputatua. Jose Ramon Belokiren tokia beteko du aretxabaletarrak.

Aimar Olaizola eta Julian Retegi Muru-Alde elkartearen urteurrenean

 Aretxabaleta Aimar Olaizola eta Julian Retegi pilotariek, eta Iñigo Simon medikuak hitzaldia egin zuten atzo Aretxabaletako Muru-Alde elkarte gastronomikoan. Aimar Olaizolak esan zuenez, eskuz binakako txapelketako finala oso polita izango da, Titin III.a eta Fernando Goñi sasoi betean daudelako.

Aretxabaletar bat "Interviú"-n

 Aretxabaleta Xerez C.D., 2. mailako futbol taldeko jokalariek lau hilabete daramatzate kobratu gabe. Hori dela eta, gisa honetan agertu dira Interviú aldizkarian, futbol taldeko presidenteari ordaintzeko eskatuz. Jokalarien artean aretxabaletar bat dago: Mikel Etxabe.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak