Euskara Biziberritzeko Plana jarri du abian Udalak

 Aretxabaleta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia jarri du abian Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horren berri eman zuten atzo, ekainak 1, egin zuten prentsaurrekoan. Euskara normalizatzea eta esparru guztietan erabili ahal izateko bideak zabaltzea du helburu Udalak plan horrekin.

Udaleku irekietarako izen emate epea zabalik dago

 Aretxabaleta Udaleko Kultura Sailak antolatuta uztailean egingo dituzte udaleku irekiak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta ekainaren 1a bitartean luzatuko dute. Kultura etxera eroan behar dira izen emate orria, eta Euskadiko Kutxako diru sarreraren egiaztagiria.

Andramaixak gertatzen hasteko jai batzordeak batzarra egingo du

 Aretxabaleta Eguaztenean, maiatzak 26, batuko da jai batzordea Andramaixak gertatzen hasteko. Udaletxean egingo dute batzarra, 20:00etan, eta laguntzeko eta parte hartzeko gertu dauden herritar guztiei egiten die dei Kultura Saileko arduradunek.

Aretxabaletan %43k egiten du euskaraz kalean

 Aretxabaleta SEI kultur elkarteak euskararen kale erabileraren gaineko neurketa egin zuen azaroan. Orduan jasotako datuen emaitzak eman dituzte orain, eta horien arabera Aretxabaletan %43k egiten dute euskaraz kalean. 2001 eta 2003 artean 12 puntu jaitsi da erabilera.

Zapatu gaueko txikizioak

 Aretxabaleta Aretxabaletako Euskararen egunak alderdi iluna ere izan zuen. Festako ospakizunak gaualdeko txikizioekin uztartu ziren. Zapatutik domekara bitartean, denetariko suntsiketak egin zituzten Aretxabaletako kalean.

Giro bikaina Otala Zelaiko egunean

 Aretxabaleta Atzo, maiatzak 16, ospatu zuten Otala Zelaiko erromeria aretxabaletarrek. Eguraldiak lagun egin zien, eta giro bikaina sortu zen Aozaratza auzoko zelaian. Umeek zein nagusiek egun pasa ederra egin zuten.

Jende ugari eta giro bikaina Aretxabaletan, euskara sustatzeko

 Aretxabaleta Jende ugari gerturatu zen euskararen aldeko jaira. Aurten antolakuntzan inoiz baino herritar gehiagok hartu du parte. "Eitteko prest? Euskaraz bizi" izan da leloa. Argazkitan ere ikusi dezakezu egunak eman zuena.

Euskararen Eguna eta Otala Zelaiko erromeria aste bukaeran

 Aretxabaleta Ospakizunez beteta datorkigu aste bukaera: bihar, maiatzak 15, Euskararen Eguna egingo du Loramendi EEk eta domekan, maiatzak 16, Otala Zelaira erromeria, Kultura Sailak deituta. Eguraldiak laguntzen badu, hala agindu digute, giro polita sortuko dute herritarrek batean zein bestean.

Laster hasiko dira etxebizitza sozialak egiten

 Aretxabaleta Laster hasiko da Eusko Jaurlaritza Aretxabaletako sarreran, Tubos lantegiaren atzeko aldean, etxebizitza sozialak egiten. 20 izango dira guztira, alokairuan hartzeko.

Abian da Aretxabaletako Gazte Ekimena

 Aretxabaleta Aretxabaletako gazte talde batek egitasmo berria jarri du martxan: Aretxabaletako Gazte Ekimena (AGE). Atzo arratsaldean, maiatzak 10, ekimen horren gaineko informazioa emateko prentsaurrekoa egin zuten, Aretxabaletako udaletxe zaharrean.

Peña Hugo nagusi futbito txapelketan

 Aretxabaleta Zapatuan, maiatzak 8, jokatu zuten Arlutz Futbito Txapelketako finala. Peña Hugo eta Kemen taldeak izan ziren aurrez aurre, biak aretxabaletarrak, eta samur nagusitu zen Peña Hugo 10-2 emaitzarekin.

Batzorde berria aurkeztu zuen atzo UDA kirol elkarteak

 Aretxabaleta Atzo, maiatzak 6, egin zuen batzarra UDA kirol elkarteak bazkideekin. 20 bat lagun elkartu ziren, eta zuzendaritza batzorde berria aurkeztu zuten. Baita aurrera begira dituzten asmoen berri eman ere.

Ohiko osoko bilkura egingo dute maiatzaren 10ean

 Aretxabaleta Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak astelehenean, maiatzak 10. Hirigintzako hainbat gai izango dituzte eskuartean, baina animalien gaineko ordenantza ere onartu gura dute.

Manuel Lekuona saria jasoko du zapatuan, maiatzak 8, Jesus Atxak

 Aretxabaleta Manuel Lekuona saria emango dio Eusko Ikaskuntzak zapatuan, maiatzak 8, Jesus Atxari. Aretxabaletan jaioa, gaztetan herritik alde egin eta han eta hemen ibilitakoa da Jesus. Euskararen alde lan handia egin du, eta orain, horixe eskertu gura diote.

Diplomak banatu zizkieten Institutuko ikastaroetako ikasleei

 Aretxabaleta Egubakoitzean, apirilak 30, lanerako prestakuntza ikastaroen itxiera ekitaldia egin zuten Aretxabaletako Institutuan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko teknikaria izan ziren ekitaldian. 30 lagunek jaso zituzten diplomak.

Gertu maiatzerako kultur ekitaldiak

 Aretxabaleta Ekitaldiz betetako maiatza gertatu digu Kultura Sailak. Antzerkiak umeendako zein nagusiendako, hitzaldia eta kontzertua izango ditugu. Tartean, Otala Zelai eguna ere bai.

Irakur Maratoia egiten dabiltza Kurtzebarri eskolan

 Aretxabaleta Gaur, apirilak 29, Irakur Maratoia egiten dabiltza Kurtzebarri eskolan. Egun guztian egingo dute, eta ikasleek, irakasleek, gurasoek eta gura duten herritarrek hartuko dute parte. Ekitaldi honekin bukatuko dituzte XIII. Literatura Topaketak.

Otala Zelaiko krosa maiatzaren 16an egingo dute

 Aretxabaleta Maiatzaren 16an egingo dute aurten Otala Zelaiko herri krosa. Herritarren parte-hartzea bultzatu gura du Udaleko Kirol Zerbitzuak, eta horretarako, Otala Zelaiko jaiarekin batera egitea erabaki du. Hortaz, Otala Zelain bertan hasi eta bukatuko da lasterketa.

Aretxabaletan 150 dantzari batu ziren atzo, ibarreko dantzari egunean

 Aretxabaleta Urtero herri batek antolatzen du ibarreko dantzari eguna; aurten, Aretxabaletako Loramendi taldeak. Bost dantza taldek hartu zuten parte; Bergarako, Arrasateko, Oñatiko eta Antzuolako taldeek.

Dantzarien eguna

 Aretxabaleta Aurten Ibarreko dantzariek Aretxabaletan egingo dute urteroko festa. Domekan, hilak 25, ospatuko dute. Goizean Debagoieneko dantzariek egingo dute ekitaldia. Arratsaldean, berriz, Iparraldeko Dantza Piko taldeak eskainiko du ikuskizuna.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Goxotasuna
Dietetikoa
Lentzeria gizon eta emakumeak