EAJ-k 1.128, PSE-EE-k 648, Aralarrek 544 boto lortu dituzte

 Aretxabaleta Arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak eta, dagoeneko, amaitu da botoen kontaketa Aretxabaletan. EAJ-k lortu du gehiengoa eta PSE-EE izan da bigarren indarra.

Normaltasuna izan da nagusi bozketa egunean

 Aretxabaleta Normaltasunez joan da bozketa eguna gaur Aretxabaleten. Ez da inongo gorabeherarik izan. Goizeko bederatzietan zabaldu dituzte mahaiak eta arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte. Bitxikeriarik ere egon da: argindar gabe gelditu dira momentu batez.

Jende asko batu zen Madrilgo atentatua gaitzesteko

 Aretxabaleta Jende asko batu zen atzo ilunkaran udaletxe aurrean Madrilgo atentatua gaitzesteko; 200 lagunetik gora. Herritarren artean udalbatzako kide gehienak zeuden.

Kale bilkura Madrileko atentatua gaitzesteko

 Aretxabaleta Bandoa atera du Udalak gaur, martxoak 11, 20:00etan egingo duten kale bilkuran herritarrei parte hartzeko eskatuz.

Kanuto Deuna ospatuko dute zapatuan

 Aretxabaleta Aurten laugarren aldiz antolatuko dute Kanuto Deunaren eguna herrian. Marihuanaren inguruan antolatutako jaia da, eta urtetik urtera egitarau dotoreagoa kaleratzen dute.

Aralarren kartelak boikoteatu dituzte Aretxabaletan

 Aretxabaleta Aretxabaletan agertu dira idatziak, Aralar-Zutik koalizioak hauteskundeetarako jarri dituen kartelen gainean. Kartel horietan hautagaiak ageri dira, eta Xabier Sarasuaren aurpegi gainean "diruzale" eta "non dago desobedientzia" dioten orriak ipini dituzte. Sarasuak esan du, "penagarria" iruditzen zaiola horrelako jarrera izatea.

Batzarrerako deialdia egin diete herriko gazteei

 Aretxabaleta Herriko hormetan jarritako kartelen bitartez batzar baterako deialdia egin diete gazte guztiei. Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da kultura etxean, eta herrian dugun kultura hutsunearen gainean egingo dute berba.

Koldo Azkoitia diputatu izendatuko dute astelehenean

 Aretxabaleta Datorren astelehenean, Koldo Azkoitia izendatuko dute Gipuzkoako Diputazioko Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako diputatua. Jose Ramon Belokiren tokia beteko du aretxabaletarrak.

Aimar Olaizola eta Julian Retegi Muru-Alde elkartearen urteurrenean

 Aretxabaleta Aimar Olaizola eta Julian Retegi pilotariek, eta Iñigo Simon medikuak hitzaldia egin zuten atzo Aretxabaletako Muru-Alde elkarte gastronomikoan. Aimar Olaizolak esan zuenez, eskuz binakako txapelketako finala oso polita izango da, Titin III.a eta Fernando Goñi sasoi betean daudelako.

Aretxabaletar bat "Interviú"-n

 Aretxabaleta Xerez C.D., 2. mailako futbol taldeko jokalariek lau hilabete daramatzate kobratu gabe. Hori dela eta, gisa honetan agertu dira Interviú aldizkarian, futbol taldeko presidenteari ordaintzeko eskatuz. Jokalarien artean aretxabaletar bat dago: Mikel Etxabe.

Aingeru Guarda eguna ospatuko dute Basotxo Elkarteko erretiratuek

 Aretxabaleta Astelehenean, martxoaren 1ean, Aingeru Guarda eguna da, Basotxo Erretiratuen Elkarteko zaindaria. Hori dela eta, otsailaren 29an, 90 urtetik gorakoei omenalditxoa egingo diete Basotxo elkartean, eta astelehenean bazkaria egingo dute guztiek.

Atxabaltan bizi den emakume batek 100 urte beteko ditu bihar

 Aretxabaleta Rosa Cobo Zabalak, duela bi urte Aretxabaletan bizi den nafarrak, 100 urte beteko ditu bihar, zapatua. Bere senarrarekin, 97 urte dituen Jesus Cataniarekin, eta familiartekoekin ospatuko du mendea Aretxabaletan. Zorionak!

Karidadeko Benta taldeak runba doinuak ekarriko ditu Aretxabaletara

 Aretxabaleta Kontzertua eskainiko du otsailaren 27an Karidadeko Benta taldeak. Loramendi Euskara Elkarteak antolatu du, eta Kurtzebarri eskolan izango da, 22:30ean. Sarrera 3 euro ordaindu behar da.

Zapore gozoa utzi digute Aratusteek

 Aretxabaleta Bukatu dira Aratusteak eta dagoeneko Garizuman sartuta gaude. Hala ere, zapore gozoa utzi digute aurtengo Aratuste jaiek, eta argazkitan bada ere gogoratzeak merezi du.

"Gulliver" umeendako antzezlana egongo da Kurtzebarri eskolan

 Aretxabaleta *Gulliver* umeei zuzendutako antzezlana eskainiko du Pinpilinpauxa taldeak eguaztenean, hilak 25. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Retegi eta Olaizola pilotariek hitzaldia egingo dute

 Aretxabaleta Julian Retegi eta Aimar Olaizola pilotariek berbaldia egingo dute martxoaren 2an, martitzena. Iñigo Simon medikua ere bertan izango da.contributors:

Aretxabaletarrak gertu Aratusteetarako

 Aretxabaleta Udaleko Kultura Sailak gertu dauka aurtengo Aratusteetarako egitaraua. Hala ere, herriko koadrilak izango dira protagonista domekan, eta eurek girotuko dituzte kaleak egun guztian. Aratuste-martitzena, ostera, ikastetxeetako umeendako eguna izango da.

Udalak onartu du 2004.urteko aurrekontua: Ia 7 milioi eurokoa izango da

 Aretxabaleta Ia 7 milioi euroko aurrekontua onartu du Aretxabaletako Udalak. Lursailen erosketarako 500 mila euro bideratuko ditu Udalak. Beste hainbat proiektu egiteko 140 mila euro izango ditu. Aretxabaletako Udal ordezkariek esan digutenez, iazko aurrekontuaren oso antzerakoa da aurtengoa.

Udal aurrekontua aurkeztuko dute astelehenean

 Aretxabaleta Ezohiko osoko bilkura egingo du Aretxabaletako udalbatzak otsailaren 16an. Hainbat gai izango dituzte eztabaidatzeko, garrantzitsuena, baina, 2004ko udal aurrekontua izango da.

Deba ibaian 70 litro gasolio isuri dituzte

 Aretxabaleta Aretxabaletako institututik egin da isurketa. Antza denez, galdara bateko filtroa apurtu ondoren joan da gasolioa Deba ibaira. Guztira, 70 litro erregai. Orain, galdara horrek ibairako ihesbidea zergatik duen ikertu beharko dute.contributors:

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mendiko botak
Janaria oiloentzat