Arizmendi UDA Euskal Ligara igo izana ospatzen

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza HARMAILATIK

Ostadarren aurka hiruna berdinduta Euskal Ligara igotzea lortu zuen zapatuan Arizmendi UDAk. Azken minutu arte borrokan egin ondoren, behin partidua bukatuta Lasarten bertan hasi zituzten ospakizunak zaleekin batera.

Gorka Zubizarreta: "Aurtengo Euspot lehiaketan igoera handia egon da kalitatean eta kantitatean"

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena

Euskarazko spot lehiaketak, Euspotek, itxi berri du seigarren edizio arrakastatsua. Artemanek, Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Arizmendi Ikastolak, MusicLibraryk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketara inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira. Artemaneko Gorka Zubizarretak eman ditu azalpenak.

Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak salgai daude

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena

Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Ekainaren 3an eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-Tapa Korrika! ikuskizuna. Ibarra kiroldegian izango da (18:00) eta ordurako sarrerak dagoeneko salgai dituzte Arkupen: aldez aurretik 5 euro eta egunean bertan, kiroldegian, 6 euro.

Santa Ritaren bederatziurrena hasi dute parrokian

  Gizartea  Aretxabaleta

Santa Ritaren bederatziurrena hasi dute parrokian

Atzo, maiatzak 15, hasi zuten Santa Ritaren omenezko bederatziurrena Aretxabaletako parrokian, eta hilaren 21a arte egingo dute; mezak, 19:00etan dira. Santa Rita eguna, ostera, maiatzaren 22an da eta orduan egingo dute haren omenezko meza nagusia, baita arrosa bedeinkapena ere.

Istripua izan da moto baten eta auto baten artean Aretxabaletan

  Gizartea  Aretxabaleta  Eskoriatza

Gi-627 errepidean, Aretxabaletatik Eskoriatzara bidean izan da istripua moto baten eta auto baten artean, 6:10 inguruan. Moto gidaria Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute. Errepidea itxita egon bada ere, dagoeneko zabalik dago garbitasun lanak egin ostean.

Herritarrak ezin gusturago Otala Zelaiko erromerian

  Gizartea  Aretxabaleta

Otala Zelaiko egunak herritar mordoa elkartu zuen beste behin atzo, maiatzak 14, eta eguraldia lagun, aparteko giroa sortu zen zelaiaren bueltan. Umeek jolas egiteko animaliak, trikitilariak, sagardoa, paella txapelketa, dantzariak… urteroko egitarauarekin gozatu egin zuten elkartutakoek.

»» Ikusi argazki guztiak (62)

Ekaitz Kortazar eta Maite Arraiza azkarrenak Otala Zelai krosean

  Kirola  Aretxabaleta

Joseba Mardo-ren oroimenezko 39. herri krosa izan da gaur Otala Zelai egunean, eta eguraldia lagun, korrikalari ugari batu dira Urkuluri bira emateko. Ekaitz Kortazar (00:27:11) eta Maite Arraiza (00:32:31) izan dira azkarrenak. Aretxabaletako gizonezko azkarrena, berriz, Gorka Iturbe izan da (00:31:18) eta emakumezkoetan, Amalur Garitaonandia (00:42:38).

»» Ikusi argazki guztiak (94)

Arizmendi UDAk borrokan eginda lortu du igoera

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza

Ostadarren berdindu arren Arizmendi UDAk (3-3) Lasarten, Euskal Ligara pasatzea lortu du.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Arizmendi UDAk lortu du Euskal Ligara igotzea

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza

Arizmendi UDAk lortu du Euskal Ligara igotzea

Ondo sufrituta baina lortu du igoera Arizmendi UDAk. Hiruna berdindu du Ostadarren aurka Lasarten, eta nahikoa izan du puntu bakar hori. Arizmendiko erregional mailako jokalarien eta alebinen babesa izan dute, eta horien babesa ezinbestekoa izan da partidu gogor bati aurre egiteko.

Debagoieneko V. Artzain Eguna

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena

Ardiak, artzainak, gaztak eta gehiago izan dira Aretxabaletan egin den V. Artzain Egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Artisauak eta gazta ekoizleak pozik, Debagoieneko V. Artzain Egunean

  Gizartea  Aretxabaleta

Artaldeak plazan, artisauak artilea lantzen, gaztagileak gazta saltzen, bildotsa burduntzian... Artzaintza munduarekin lotutako aspektu desberdinez gozatzeko aukera egon da goizean Aretxabaleta, V. Artzain Egunean.

Ibarreko dantzari helduen topaketa arrakastatsua izan da Aretxabaletan

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena

Ibarreko dantzari helduen taldeek topaketa ospatu dute gaur Aretxabaletan, eta 120 dantzari inguru batu dira bertan. Erdiguneko kaleetan zehar kalejira egin ostean, alardea egin dute, eta 12:00etan, Herriko Plazan, dantza ezberdinak ikusteko aukera izan da. Jende dezente batu da hauek ikusteko, eta txalo artean hartu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Askotariko musika estiloak musika eskolen kontzertuan

  Kultura  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Askotariko musika estiloak musika eskolen kontzertuan

Adin guztietako 80 bat neska-mutikok egin dute Debagoieneko musika eskolen kontzertua, Oñatin. Askotariko musika formazioek hartu dute parte eta denen artean programa zabala eskaini dute. Izan abesbatza, soka laukotea, konbo taldea edo orkestra urtean zehar egindako lana erakutsi dute.

Dantzari helduen taldeak elkarrekin Aretxabaletan

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena

Dantzari helduen taldeak elkarrekin Aretxabaletan

Ibarreko dantzari helduen taldeek topaketa egingo dute bihar, zapatua –bost talde izango dira–. Aretxabaletako Leizarra Dantza Taldearen ardura izan da anfitrioi lanak egitea, eta Oñatiko, Arrasateko eta Antzuolako dantza taldeak gonbidatu dituzte.

Gorputzak astintzera bultzatuko ditu herritarrak Dantza Asteak

  Kultura  Aretxabaleta

Gorputzak astintzera bultzatuko ditu herritarrak Dantza Asteak

Maiatzaren 20tik 28ra bitartean bigarrenez egingo da Dantza Astea Jaiki elkarteak antolatuta Udalaren laguntzarekin. Ikastaro eta ikuskizun mordoa iragarri dituzte eta horietarako izen-ematea zabalik dago.

Euspot 2017 lehiaketak markak hautsi ditu

  Kultura  Aretxabaleta

Euspot 2017 lehiaketak markak hautsi ditu

Unai Portillak egindako lanak eskuratu du aurtengo sari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Arizmendi Ikastolarekin eta Arteman enpresarekin batera antolatutako spoten sariketan.

Lasarten du igoerako txartela Arizmendi UDAk; Mondra final-laurdenetan dago

  Kirola  Aretxabaleta

Lasarten du igoerako txartela Arizmendi UDAk; Mondra final-laurdenetan dago

Igoera fasean atzetik aurrera egin dute Esti Loitiren neskek, lider izateraino. Bihar, zapatua, zaleen babesa izango dute Lasarten, ligako azken norgehiagokan; garaipena behar dute Anaitasunak egiten duenari begira ez egoteko

Bosgarren Ostegun Bidaiariak hasteko gertu

  Gizartea  Aretxabaleta

Bosgarren Ostegun Bidaiariak hasteko gertu

Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 8ra bitartean bidaiatzeko modu ezberdinen berri emango dute herriko lau tabernatan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak izango dira kontalariak eta, ikasketa garaian, han eta hemen bizitakoen berri ematera datoz.

'Galdegazte': Oihan Vegari elkarrizketa

  Kultura  Aretxabaleta  Bergara  Debagoiena GALDEGAZTE

Oihan Vega aurkezlea, irrati esataria eta musikariarekin jardun dute kontu kontari Galdegazte saioan Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxeko ikasleek: Lorea Mateos, Iker Garcia eta Julene Rosado.

Aniztasunari buruzko euskarazko iragarkiak sarituko dituzte gaur

  Kultura  Aretxabaleta

Aniztasunari buruzko euskarazko iragarkiak sarituko dituzte gaur

Seigarren Euspot lehiaketako sariak banatuko dituzte gaur, eguena, 19:00etan, Arkupe kultura etxean. Antolatzaileak gustura dira, orain arteko edizioekin alderatuz, marka guztiak gainditu dituztelako, jasotako lan kopuruari zein kalitateari dagokionez.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak