Jarduerak estreinatzeko gertu Ibarra kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 8a, 18:30
Hainbat kirolari fitness gelan.

Astelehenetik, irailak 11, abian izango da kirol jardueren denboraldi berria Ibarra kiroldegian. Berrikuntzekin dator gainera, eskaintza, lau jarduera berri izango dituztelako aukeran herritarrek: koordinazioa, oreka eta indarra; circuit training; urgym; eta urxunba.

"Iaz arrakasta izandako jarduerekin hasiko dugu denboraldia eta berriekin osatu", dio Iñigo Murgiondok, Ibarra kiroldegian Athlonek duen arduradunak. Gaur egun arrakasta handiena dutenak xunba, hipopresibo abdominal gimnasiak eta igeriketa dira.

Probatzea da gakoa

Berrien artean dago koordinazioa, oreka eta indarra jarduera; esandako hirurak bateratuko ditu horrek, eta helduendako da aproposa: "Oreka arazoak dituztenendako adibidez, nagusien erorketak saihesteko".
Circuit trainingek, ostera, lan aerobikoa eta indarra landuko ditu intentsitate altuan: "Zirkuitu bat izango da eta exijentzia eta intentsitate altuko hainbat jarduera landuko dira hor", dio Murgiondok.
Beste bi jarduerak igerilekuan izango dira: urgym –ariketak uretan– eta urxunba –dantzan uretan–. "Orain arte ekintza berezi moduan antolatu izan ditugu, eta orain, jarduera izango dira. Igerileku ertainean elkartuko dira eta urak dituen propietateak aprobetxatuko dituzte kirola egiteko".

Lau jarduerak jarriko dituzte abian irailean, gutxieneko kopurura iritsi edo ez taldea: "Probatzeko aukera behintzat izan dezaten herritarrek. Horregatik, izena eman aurretik probatu gura izanez gero harreran esan eta ez da izango arazorik", dio Murgiondok, eta gaineratu du: "Nire proposamena da probatzea, orain arte egin bakoak probatu, eta gero egokiena hautatu norberarendako".

Argibide gehiago gura duenak edo izena eman Ibarra kiroldegira jo dezala –info@ibarrakiroldegia.eus eta 943 03 98 42–.

Egokitzapenak

Hobetze lantxo batzuk ere egin dituzte azken asteotan; batetik, fitness gelan goma jarri dute, pisu librea egiten den gunean, eta bestetik, hamaka berriak daude solariumean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak