goiena.eus

UDAk 2-1 gainditu du Oiartzun, Ibarran

  Kirola  Aretxabaleta

Landutako garaipena lortu du Aretxabaletako taldeak. Denboraldi honetan lortu duen 17. garaipena lortu du horrela UDAk, sailkapenean 8. doan Oiartzunen kontra.

Aretxabaletako taldeak hartu du abantaila markagailuan. Hala ere, Oiartzunek 1-1ekoa jarri du markagailuan. Etxekoek bigarren gola lortzeko borrokatu dute, eta azkenean 2-1ekoa egiteko gai izan dira. Emaitza honekin UDAk 63 puntu biltzen ditu jada, azken jardunaldiaren faltan. Azken norgehiagoka Amaikak Bat taldearekin kontra jokatuko dute aretxabaletarrek.

Partida hasi aurretik UDAko jokalariek harrera eta pasiloa egin diete Arizmendi-UDA taldeko neskei. Izan ere, Esti Loitik zuzendutako neskek Euskal Ligara igotzea lortu dute.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Nik ez dakit partidu honen kronika egin duzun kazetari hori, partidua ikusten egon zaren edo ez Ibarra futbol zelaian; egon bazara, akatsa oso larria eta ikusitakoa eta gertatutakoa gutxi axola izan zaizun seinale, eta egon ez bazara, berriz, informazioa geizki jaso duzun seinale... UDA markagailuan aurreratu da bai, baina Oiartzunek banakoa jarri du markagailuan; etxeko taldeak, bigarren zatiko azken txanpan lortu du garaipena eman dion bigarren gola, gol ederra gainera.

Erantzuna | #2

Zuzendu dugu. Eskerrik asko!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa