Kirolez Busti ekimena bertso olinpiadekin hasiko du UDAk

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 17a, 15:41

Kirola herritarrei gerturatzea helburu duen Kirolez Busti ekimena antolatu du UDAk beste urte batez, eta maiatzaren 25etik 27ra bitartean egingo du. Nobedadearekin dator gainera, bertso olinpiadak jarriko duelako abian; Amets Arzallus, Julio Soto, Xabi Igoa eta Martin Berrizbeitia bertsolariek nor baino nor gehiago jardungo dute.

Eguenean, hilak 25, Amets Arzallus, Julio Soto, Xabi Igoa eta Martin Berrizbeitia bertsolariak elkartuko dira Iturrigorri pilotalekuko oholtzan, 19:30ean (sarrera, 3 euro da). Eta Ane Zuazubiskar gai-jartzailearen aginduetara jardungo dute lanean goi mailako olinpiada eskaintzeko.

Bi egunetan gura beste kirol

Hurrengo bi egunetan kirolari egingo diote lekua kaleetan. Egubakoitzean bizikleta sprintak, gimnasia erritmiko erakustaldiak eta xakea ezagutzeko partidak izango dira. Eta zapatuan: doke txapelketa; herriko pilotarien partiduak; elite mailako emakumezkoen pilota partiduak; paella dastaketa; boulderra; eta hiruko saskibaloia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak