Lasarten du igoerako txartela Arizmendi UDAk; Mondra final-laurdenetan dago

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 12a, 06:00
Joan den astean lortutako 3-1eko partiduko goletako bat.

Igoera fasean atzetik aurrera egin dute Esti Loitiren neskek, lider izateraino. Bihar, zapatua, zaleen babesa izango dute Lasarten, ligako azken norgehiagokan; garaipena behar dute Anaitasunak egiten duenari begira ez egoteko

Bihar Lasarten (17:30) Arizmendi UDAko neskek Ostadarren aurrean lidergoa defendatzen badute mailaz igotzeko txartela eskuratuko dute: "Kategoriaz igotzearena aurrerago ikusiko dugu, orain garrantzitsuena biharko partidua irabaztea da, jokalariek urte osoan lan galanta egin dutelako, eta sari hori merezi dutelako", dio taldeko entrenatzaile Titu-k.

Jokalari kopuruan justu

Ondoren etorriko dira hausnarketak: "Izan ere, ezin gara Euskal Ligara igo hamasei jokalariko talde batekin. Jokalari batzuek asteburuetan lan egiten dute, lesioak izan ditugu... Jende aldetik justu ibili gara, bai partiduetan eta baita entrenamenduetan ere. Horregatik diot ondo pentsatutako erabakia izan behar dela". Puntu bateko aldea dago Arizmendi UDAren eta Ostadarren artean. Ostadarrek etxean jokatuko du, baina Arizmendikoek zaleak izango dituzte ondoan.

Mondra Kopako final-laurdenetan dago

Mondra, berriz kopa txapelketa jokatzen dabil, eta Andoni Ezkurraren taldea final-laurdenetara sailkatu da. Euren multzoan lehenengo sailkatu direnez, zuri-moreek etxean jokatuko dute kanporaketa norgehiagoka hori (domekan, 16:30ean Mojategin): "Partiduz partidu joan gura dugu, baina garrantzitsua da etxeko zaleen aurrean jokatzea".

Mondrako neskek Bergararen kontra jokatutako derbian, ligan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak