Isidoro Uribesalgo Guruzeta (Aretxabaleta, 1865-1915) eskultorearen biografia eta obrak jaso ditu Aitor Antxia Leturiak, Kepa anaiarekin eta Amaia Murgiondorekin batera, liburuxka batean –Udalaren laguntzarekin– eta maiatzaren 4an, 19:00etan, aurkeztuko dute Arkupe kultur etxean.
Herrian inor gutxik ezagutzen duen eskultorearen gaineko argibideak ere emango dituzte ekitaldi horretan.
Errotabarri errotan jaioa trebetasun handia zuen marrazkiak egiten eta buztina lantzen. Lehen ikasketak egin ostean Erromara joan zen, hango eskulturekin maitemindu, eta bertan geratzea erabaki zuen Arte eta Lanbideen eskolan izena eman ostean. Gipuzkoako diputazioaren beka lortu zuen eta hiru urtean egon zen Italiako hiriburuan. Hark egindako obra asko daude bai Erroman, bai Gipuzkoan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak