Aretxabaleta Lanbide Eskolako erizaintza zikloko ikasleek elikaduraren eta osasunaren gaineko ikastaroa antolatu dute nagusiendako. Martxoaren 30ean, eguena, da saioa Lanbide Eskolako areto nagusian 10:00etan, eta herritar guztiendako izango dituzte ateak zabalik.
"Aretxabaletako osasun zentrotik proposamen bat heldu zen eskolako zuzendaritzara. Konturatu dira herriko nagusiek ez dituztela emandako gomendio dietetikoak jarraitzen behar lituzketen bezala eta osasun arazoak areagotzen ari direla. Azken urteetako murrizketen ondorioz ez daukate arazo horri aurre egiteko baliabiderik", jakinarazi dute Lanbide Eskolako arduradunek eta laguntza eskaera horri erantzutea erabaki dute.
Ikastaro dinamikoa, erabilgarria eta profesionala egingo dutela iragarri dute, lanbide heziketako ikasleek bideratuta eta herriko nagusi zein heldu guztiak gonbidatu dituzte.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak