Akanpada gune autogestionatu bat lortzeko

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 25a, 10:34

Atxabaltako Gaztetxeko Asanbladak antolatuta kanpaldia egin zuten atzo agustindarren mojen konbentuko lorategian. Hogei bat lagun batu ziren 19:00ak aldera Herriko Plazan eta konbentuko lorategirako bidea hartu zuten. Gune autogestionatu bat aldarrikatzeko asmoz egindako ekimena izan zen eta gaua bertan pasa ostean, hasi dira dagoeneko dena jasotzen.

Atxabaltako Gaztetxeko Asanblada taldeko Gari Igartuaren esanetan: "Atzo munizipalak etorri zitzaizkigun 20:30ak aldera eta lorategiko atea itxi egin behar zutela esan ziguten. Guk ez ginela bertatik irtengo esan genien eta astelehenera arte ateak ez zituztela zabalduko esan ziguten. Hala ere, gaur goizean etorri dira eta halako eguraldiarekin ere ezin gara bertan egon. Hala ere, gure asmoa gau bakarra pasatzea zen eta lortu dugu…".

Azbeko saiakera

Duela bi aste Azbeko eraikina ere okupatzeko saiakera egin zuten, Aretxabaletan eraikin publiko huts asko daudelako eta gazteentzat ez dagoelako lokalik aldarrikatuz. "Azben ezin izan ginen sartu, eta oraingoan, berriz, lortu dugu mojen konbentura sartzea. Hala, borrokan jarraituko dugu gaztetxe bat lortzeko helburuarekin…".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak