goiena.eus

Haurren transexualitatearen gaineko bizipenak gertutik ezagutu dituzte

 Aretxabaleta

Chrysallis Euskal Herria, adin txikiko transexualen familiak batzen dituen elkarteak hitzaldia egin du Aretxabaletan. Transexualitateaz eta elkartearen nondik norakoaz egin zuen berba Bea Sever gurasoak eta sexologoak.

Aretxabaletako Guraso Foroak deitutako hitzaldiak erantzun ona izan du herritarren aldetik. Gurasoak, irakasleak eta transexualitatea gertutik bizitzen ari diren pertsonak egon dira Bea Severren hitzak entzuten. Chrysalliseko kidea moduan, baina, bereziki, bost urteko transexual baten amaren paperetik egin du aurkezpena.

Bere esperientzia pertsonala kontatu ostean, adin txikiko transexual batek bizi behar dituen etapa ezberdinei buruz egin du berba. Bereziki, ume horiek bizitzen duten sufrimendu eta trantsizio etapei buruz egin zuen berba.

Hazten doan elkartea

Chrysallis Euskal Herria elkartean 2015ean sortu zen zortzi familiarekin. Egun, 40 familia dira horko kide. Handitzen doan elkartea da eta apurka-apurka bere helburuak betetzen doan elkartea. Dena den, lege aldetik, transexualitateak, gabezia handiak dituela azpimarratu du Serverrek. Bereziki, Nafarroako gobernuak gai horri emandako hainbat irtenbidea hartu ditu hizpide moduan.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa