Aste Santuko opor egunetarako Goza topera oporretan! aisialdi eskaintza egin die Udaleko Gazteria Zerbitzuak 6 eta 12 urte arteko neska-mutikoei. Natura, teknologia eta sukaldaritza uztartuko dituzte apirilaren 10etik 12ra artean. Izena emateko epea zabalik dute Arkupen, martxoaren 17a arte; prezioa da 25 euro.
Adinaren araberako hiru talde osatuko dituzte: 6 eta 8 urte artekoak; 9 eta 10 urte artekoak; eta 11 eta 12 urte artekoak. Eta bakoitzean, gehienez, hamabost lagun izango dira. Goizean plazan elkartuko dira guztiak eta han bukatuko dituzte ekintzak.
Teknologia eta sukaldaritza
Hainbat jarduera egingo dituzte hiru egunetan, besteak beste, musika laborategia, sukaldaritza, artea naturan eta hiru dimentsiotako inprimaketa. "Teknologia berriak heziketarako tresnatzat erabiliko dituzte, arteak eguneroko bizitzan duen garrantziarekin jabetuko dira eta instrumentuen arteko armonia landuko dute", jakinarazi dute.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak