Igoera fase hasiera trabatu egin zaio Arizmendi/UDAri

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 11a, 20:12

Galdu egin du Touringen aurka 1 eta 0 Arizmendi/UDAk gaur arratsaldean. Igoera faseko hirugarren partidua izan da eta oraindik ez dute irabazi.

Ligaren lehen zatian lider sendoa izan bazen ere (partidu bakarra galdu zuen) igoera fase hau trabatu egin zaio, eta oraindik ez du garaipenik lortu. Lesioak direla eta oso justu dabil Esti Loiti Titu-k, eta Tito Etxeandiak gidatutako taldea, eta aurkari indartsuak topatu dituzte oraingoan. Bigarren porrota jarraian izan da gaurkoa, baina taldeak ondo jokatu du eta sentsazio onekin itzuli dira etxera.

Oiartzun eta Athletic taldeen arteko derbia

Partidua jokatu aurretik Oiartzun eta Athletic taldeen arteko derbia ikustera joan dira jokalariak Karla Lekuona futbol zelaira. Han, Oihana Aldairekin, Oiartzungo atezain aretxabaletarrarekin, egoteko astia izan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak