goiena.eus

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko igoera fasea domekan Ibarra kiroldegian

  Kirola  Aretxabaleta

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko lehenengo igoera fasea jokatuko dute domekan, Ibarra kiroldegian 10:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Alebinak, infantilak eta gazteak elkartuko dira, 245 gimnasta, eta UDAko alebinak ere han izango dira.

Gimnasia erritmikoko Gipuzkoako eskolarteko igoera fasea domekan Ibarra kiroldegian
Gimnasia erritmiko alebinak traje berriekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Esther Barcenilla entrenatzailearen gidaritzapean lanean diharduten hamabost gimnastek ordezkatuko dute Aretxabaleta kirol elkartea, bost laguneko hiru taldetan banatuta; hona hemen gimnasta horiek: Nahia Martinez, Nikole Gonzalez, Maialen Lasaga, Lierni Irusta, Naroa Fernandez de Arroiabe, Maddi Decesero, Ariane Caballero, Garazi Miguel, Uxue Astola, Garazi Mete, Jon Ander Urrutia, Maren Garai, Ainhoa Caballero, Nahia Vales eta Paule Meabe. "Gimnasta alebinek lehenengoz jokatuko dute txapelketa bat etxean eta ilusio handiarekin daude", jakinarazi du Barcenillak.

Traje berriak

Halako txapelketa bat lehenengoz jokatzen dela Aretxabaletan aprobetxatuta traje berriak estreinatuko dituzte: "Koloretsuak eta ikusgarriak dira. Ea ikusleek ere gustuko dituzten, geu oso gustura geratu gara eta", dio entrenatzaileak.

245 gimnasta

Guztira 245 gimnasta inguru elkartuko dira Ibarra kiroldegian, gehienak Donostialdetik etorritakoak: Oiartzun, Irun, Tolosa… Aretxabaletarrekin batera Arrasateko Dragoi gimnasia taldekoek ere jardungo dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa