Ahal Dugu alderdiko kideak, Aretxabaletan

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko mar. 4a, 16:34
Ahal Dugu alderdiko hainbat ordezkari, Aretxabaletan.

Nagua Alba, Ahal Dugu alderdiko Euskadiko idazkari nagusia, eta Arrasateko eta Bergarako zirkuluko kideak izan dira Aretxabaletan, TTIP eta CETA itunen gaineko xehetasunak herritarrei gertutik ematen.

Ahal Dugu alderdiko Euskadiko idazkari nagusi Nagua Albak adierazi du herrietara ez direla bakarrik kanpainatan joaten, egunerokoan herritarren alboan egotea ere garrantzitsua dela goraipatu du, eta horregatik ari direla hilean behin gutxi gorabehera Ahal Dugu alderdiko hainbat ordezkari, Udaletan euren ordezkaritzarik ez dauden herrietara bisitak egiten, herritarrengandik "gertu" egoteko.

Kasu honetan, TTIP eta CETA merkataritza itunen gaineko xehetasunak ari dira ematen herritarrei, eskuorri batzuk banatuaz. EAJ, PP, sozialistak eta Ciudadanos horien alde agertu dira, eta Albak esan du itun horiei aurre egitea geroz eta zailagoa bihurtzen ari dela, izan ere, gaineratu du badirudiela estatu mailan parlamentuak ere horien alde egingo dutela, eta haren iritziz herritarren eskubideak "murriztu" egingo dira itun horiekin.

Adierazi du baita ere, Euskal Herriko hainbat udaletxetan egin den bezala, Europa mailan ere hainbat udaletxetan egiten ari direla itun horien kontrako ekintzak, eta horri guztiari buruzko informazioa ari direla helarazten herritarrei.

Oñatikoarekin, pozik

Urtarrila amaieran, esaterako, Oñatin ere izan ziren TTIP itunari buruzko xehetasunak herritarrei azaltzen, eta Albak adierazi du "jende asko" gerturatu zitzaiela eta "askok" erakutsi zutela interesa. Aurrerantzean ere, beste herri batzuetan izango direla baieztatu du, oraindik leku eta data zehatzak jakin ez arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak