Kuriositatea sortu du mojen komentuan egindako beherapenen azokak

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko mar. 4a, 10:18
Aretxabaletarrak herriko komertzioetako maukei begira.

Aurten, estreinakoz, mojen komentuan ari dira egiten Aretxarte merkatarien elkarteko beherapenen azoka eguraldi txarragatik, eta lekuak kuriositatea piztu du herritarrengan. Atzo arratsaldean zabaldu zuten Ixadebalde azoka eta arratsaldean jendea joan-etorrian ibili zen.

Aretxarteko kide den Meritxell Serratok azaldu du jendearengan "morboa" sortu duela Ixadebalde azoka mojen komentuan egiteak, eta horregatik, jendea badabilela herriko hamaika merkatarik jarri dituzten postuak ikusten, eta horietako jeneroa erosten.

Merkealdien azoka zabalik egongo da gaur, zapatua, 15:00ak arte.

Erlazionatuak

Aretxarteko Ixadebalde azoka

Amaia Txintxurreta Guridi 2017 mar 04 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak