Fun Dantz! kaleko dantzen lehiaketa laugarrenez zapatuan

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 2a, 15:10

Dantza urbanoak edo kaleko dantzak erakustea helburu duen lehiaketa laugarrenez dator martxoaren 8aren bueltan. Ibarra kiroldegian izango da, zapatuan, 18:25ean hasita eta sarrerak dagoeneko salgai dituzte: aurretik, Arkupen, 3 eurotan, eta zapatuan, kiroldegian, 5 eurotan.

Hip hop doinuak eta break dance dantzak izango dira protagonista bihar kiroldegian, eta kantxan jarritako agertokian handik eta hemendik etorritako dantzariak elkartuko dira; guztira, 120 inguru.

Bi ordu eta erdi dantzan

Jaialdia 18:30ak baino lehenago hasiko dute, eta lehen saioa epaimahaikideen erakustaldia izango da. Dantza garaikidean aditua den Sara Martinez etorriko da Bilbotik eta  dantza urbanoetan adituak diren Milki eta Paula Zaragozatik.

Ondoren, gaztetxoen txanda izango da. Zortzi akademiatatik etorritako dantzariek koreografia erakustaldia egingo dute. Eta 19:15 inguruan, bikoteek jardungo dute nor baino nor gehiago; bost bikotek hartuko dute parte, hain zuzen.

Eta Urban Dance lehiaketa, ekitaldi nagusia, 19:45ean hasiko da. Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatutako hamalau taldek jardungo dute; talde esanguratsuenen artean daude RBG (Bilbo), Breathless (Iruñea), Bamboo (Donostia), Fusion Noise (Bilbo) eta Diamond Crew (Gasteiz).

BreakOnStage jaialdira begira

Euskal Herriko dantza urbanoen topaketa garrantzitsuenetakoa den BreakOnStage lehiaketarako puntuagarria izango da aurten ere, Fun Dantz!. Bi talde onenek martxoaren 25ean Bilbao Arenan jokatuko den jaialdirako txartela eskuratuko dute. Horrez gain diru saria ere jasoko dute: lehenengoak, 300 euro; bigarrenak, 200 euro; eta hirugarrenak, 100 euro.

Bikotekako kategoriako onenek ere jasoko dute diru saria: bikote onenak, 200 euro eta bigarrenak, 100 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak