goiena.eus

Umorea tresna hartuta, kirolaren balio hezitzaileak zabaltzen

  Kirola  Aretxabaleta

500 ikusle inguru elkartu ziren atzo iluntzean Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko frontoian 'Jokoz kanpo' izeneko antzezlana ikusteko.

Real Sociedad Fundazioak, UDAk eta Udalak antolatutako ikuskizuna izan zen. Antolatzaileen esanetan, umorea eta parodia ardatz hartuta, futbolaren, eta orokorrean kirolaren balio hezitzaileen inguruko hausnarketa bultzatzen du Asier Hormaza, Joseba Apaolaza eta Asier Sota protagonista dituen obrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa