Futboleko kontuak agerian utziko dituen 'Jokoz kanpo' antzezlana egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 21a, 15:00

Futbolaren bueltan gertatu izan diren kontuen berri emango dute Borobil taldeko kideek Jokoz kanpo antzezlanarekin. Ibarra kiroldegian da, egubakoitza, 20:00etan, Real Sociedad Fundazioak, UDAk eta Aretxabaletako udalak antolatuta. Sarrerak, Belar Metan eta Kioskoan dituzte (eguena, azken eguna).

Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktore ezagunak Anartz Zuazuak zuzendutako lanarekin etorriko dira, hausnarketa bultzatu eta barre eragiteko gertu. Hamabost bat pertsonaia ekarriko dituzte taula gainera hiruren artean, eta "irabazteko grina zoroan" jendeak "iparra zelan galtzen duen" erakutsiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak