70. urteurrena jaso duen bideoa aurkeztu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 18a, 11:26

Odoloste dastatze ekitaldia aprobetxatu zuen atzo UDAk, ereserki berriaren bideoklipa aurkezteko. 70. urteurrena jaso dute AZ Gaubelak egindako bideo horretan UDA, herri sentimentua izenarekin.

Herritar mordoa elkartu zen atzo Pagaldaixenean odolosteak dastatzeko. 50 kilo ekarri zituzten Imanolen harategitik, baita gustura jan ere elkartutakoek.

 

Ereserki berriaren bideoa aurkeztu zuten Pagaldaixenean bertan eta neska-mutikoek gogotik egin zuten kantuan hari begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak