goiena.eus

Hiru egunez arituko dira aurtengo kintoak kantu-eskean

 Aretxabaleta

1998an jaiotako neska-mutilak izango dira aurten kinto Aretxabaletan. Dagoeneko antolatu dute aste bukaera, eta gogotsu daude.

Guztira, 40 kinto dira aurten, baina guztiak ez dira egongo, Josu Irure kintoak adierazi duenez: "Ekainean denok batu ginen, 40 inguru, baina batzuk kanpoan daude ikasten, eta ez gara guztiok egongo". Lehen hitzordua gaur egingo dute, izan ere, 08:30ean batuta, herriko komertzio, ikastetxe, eta abarretara joango dira. Zapatuan, berriz, baserrietara joateko 06:30ean batuko dira, eta domekan, 09:00etan elkartu eta kantu-eskean herrian ibili ondoren, dantzak egingo dituzte, 19:00etan, Herriko Plazan.

Baserriak bi taldetan banatuta

Zapatuan, Oro, Urkulu, Areantza, Arkarazora-eta joango dira kantu-eskean. "Bi taldetan banatuko gara, batzuk Larrinora eta beste batzuk Urkulura joateko. Hala ere, beste leku guztietara denok batera joango gara".

Erantzunak

Erantzuna | #1

Zein auzo da URKULU?
Errespetu apur bat, mesedez!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa