Aratuste-domekako herri bazkarirako txartelak urtarrilaren 28an salgai

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 16a, 14:35

Urtarrilaren 28an, zapatua, jarriko dituzte salgai Aratustetako herri bazkarirako txartelak. Arkupera jo beharko da horretarako, 09:00etan. Bazkaria Ibarra kiroldegian izango da otsailaren 26an, eta 600 bat lagunendako egongo da lekua.

Kuadrillaka eman beharko da izena, eta horretarako kide bakoitzaren izen-abizenak idatzita eroan beharko dituzte, baita kuadrillaren izena ere eta horren arduradunaren telefono zenbakia.

Pertsona bakoitzak kuadrilla bakar baten izena eman ahal izango du.

Bi menu

Helduek 17 euro ordainduko dute eta menua izango da honako hau: patatak errioxar erara, solomoa piperradarekin eta goxua.

Umeen menua 13 euro izango da eta jateko izango dute: makarroiak tomate eta gaztarekin, hanburgesak saltsan patatekin eta txokolatezko pasteltxoak.

Prezio barruan egongo dira sartuta Errioxako ardo beltza, ardo gorria, sagardoa, freskagarriak, ura eta ogia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak