Ordu gehiago izango da zabalik Ibarra kiroldegia 2017an

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 10a, 08:49

Kiroldegiko abonatuek egindako eskaerari kasu egin diote eta urte berriarekin ordu gehiago izango dela zabalik jakinarazi dute. Hala, domeka arratsaldetan irekita egongo da urtarriletik apirila bitartean, eta maiatzetik uztailera 07:00etan zabalduko dute astegunetan.

Iazko udazkenean egin zuten inkesta abonatuen artean, eta haiek esandakoei kasu eginda 2017an hainbat aldaketa egingo dituzte ordutegiari dagokionez.

Urtarriletik apirila bitartean domeka arratsaldetan zabalik izango da kiroldegia; maiatzetik uztaila bitartean 07:00etan zabalduko dute astelehenetik egubakoitzera bitartean; eta ekainaren 15etik uztailaren 30a bitartean asteburu eguerditan zabalik egongo da, baita domeka arratsaldetan ere.

Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute frogak izango direla horiek: "Argi adierazi behar dugu horrako horiek frogak izango direla, eta erabiltzaileengandik jasotako erantzunaren arabera, behin-betiko ordutegia erabakiko dugula hurrengo urtera begira". Aldaketa horiek direla eta 2016an baino 158 ordu gehiago izango da zabalik Ibarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak