Kontzertuak zapatuan, 'Kalera kalera' ekimenak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 5a, 14:34
Kurtzebarrin, abenduaren 31n, egindakok kartzela.

Kalera kalera, bakea eta askatasuna irabaztera ekimenak deituta kontzertuak egongo dira zapatuan, urtarrilak 7, herriko hiru tabernatan. Kixkorren Hexen taldea izango da 18:00etan; Ezkutu tabernan HKB, 19:00etan; eta Urbaltzen, Jasan, 22:00etan.

Egubakoitzerako, urtarrilaren 6rako, gainera, Donostian egingo duten giza katerako deia egin dute ekimeneko kideek. Ekitaldia 18:30ean izango da eta autobusa joango da Aretxabaletatik hara 16:15etik irtenda Azbeko geltokitik; txartelak salgai dituzte Urbaltzen.

Sarek deitutako manifestazioa

Bestetik, Sarek deitutako kanpainarekin ere bat egin dute herrian, eta Aretxabaletak salatzen du leloarekin kartzela eraiki zuten abenduaren 31n Kurtzebarrin. Egun horretan bertan elkarretaratzea ere egin zuten, Herriko Plazan, urtero lez.

Eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo duten manifestaziorako txartelak salgai dituzte dagoeneko Urbaltz eta Azkena tabernatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak