'Marikixkur' ipuin klasikoaren haurrentzako antzerki musikatua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko abe. 10a, 12:00

Intimitaterako eta elkarbizitzarako eskubideei buruzko hausnarketarako gonbidapena, Glu Glu taldearen eskutik. Arkupe kultura etxean eskainiko dute, bihar domeka, 12:00etan.

Ile kizkurra eta urre koloreduna duen neskatila bihurria da Marikixkur. Igande batean gurasoekin haserretu da, gurasoek bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Ihes egin eta basoan galduko da eta zuhaitzen artean dagoen hiru hartzen etxea aurkituko du. Horixe da Glu Glu taldeak urrian estreinatu zuen lanaren abiapuntua.

Publiko familiarrarentzat

Aurreko lanetan moduan, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartzen dute. Taularen gainean lau aktore izango dira: Itsaso Quintana, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga eta Ugaitz Alegria.

Publiko familiarrarentzako proposamena da; lau urtetik gorako haurrentzako gomendatzen dutena. Norbanako bakoitzaren intimitaterako eta elkarbizitzarekiko eskubideen gaineko hausnarketa bultzatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak