25 urtetik gorako 50 ibilgailu elkartu dira Herriko Plazan

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 23a, 18:23

Auto benetan dotoreak eta motor bitxiak iritsi dira gaur Aretxabaletara, besteak beste, Cadillac Eldorado, Seat 600, Renault turbo, antzinako Ford bat eta sidekarra duten hainbat motor. Herritarrek gertu-gertutik ikusi gura izan dituzte guztiak.

Gidari gehienak debagoiendarrak ziren baina Gasteiztik eta Pasaiatik ere etorri da bat edo beste. Herriko Plazan elkartu dira guztiak, nahiz eta batzuk arazoak izan hara iristeko tamainagatik, eta herritarren jakin-mina aseta geratu denean buelta txiki bat eman dute herriko kaleetan.

"Antolatzaileok pozik gaude erakustaldiarekin eta Udaleko Kultura sailekoak ere bai, hala jakinarazi digute-eta. Dena den, plazan ez dago leku askorik eta hurrengo urterako beste era batera antolatu beharra ikusi dugu", jakinarazi du Kaiet Martinek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak