Amaitu da Kurtzeberri eskolakoen elkartruke astea

Xabi Gorostidi 2016ko urr. 21a, 12:22

Aurtengoan Herbereetatik etorritako bi ikastetxetako kideak izan dira Aretxabaletan astebetez. Lastur, Mendaro, Sopelana, Bilbo eta Donostia bisitatu dituzte eta Euskal Herria hobetu ezagutu ostean, gaur hartuko dute etxerako bidea.

Urtero legez Kurtzeberri Eskolako DBHko laugarren mailako kideek elkartruke astea egin dute. Iaz bezala Cuijk herriko Merletcollege ikastetxeko kideak astebetez etorri dira Aretxabaletara, baina aurten laugarren mailan dagoen ikasle kopuru altuak eraginda Oss hiriko Maaslandcollege ikastetxeko kideak ere etorri dira.


Zapatuan egin zieten ongi etorria Azbeko geltokian bertan, eta domekan familia eguna egin zuten.
Astelehenean harrera ofiziala egin zieten lehen hezkuntzako aretoan, eta ondoren Lastur eta Mendaro ingurura irteera egin zuten. Asteartean, erdizka lauetan dantzaldia egin zuten Aretxabaletako plazan, bertako ikasleekin batera. Asteazkenean Sopelan surf ikastaroa egin ondoren Guggenheim museoa bisitatu zuten, eta atzo, osteguna, Donostiara joan ziren egun pasan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak