Larrinon hasi eta errekan behera ibilaldia zapatuan, historia kontuekin girotuta

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 14a, 15:41

Historiari eta toponimiari lotutako zortzigarren ibilaldia egingo du Loramendi elkarteak bihar, urriak 15. Errekan behera izenarekin Larrino elizatean abiatu eta Urkulu inguruak ezagutuko dituzte. 08:00etan elkartuko dira Herriko Plazan (ez dago aurrez izenik eman beharrik), eta autoetan igo Larrinora han ekiteko lauzpabost ordutako ibilaldiari.

Larrinotik Urkuluko presa azpiko tunelera joko dute hango zaintzailearen laguntzarekin. Ondoren, Urkulu errekan behera joango dira ia bi kilometro, erreka hogei aldiz gurutzatuta. Urzabal baserri inguruan egingo dute hamaiketakoa eta handik berriro Larrinora igo bukatzeko. Errekan behera egin bitartean inguru hartako leku izenak eta kontuak ezagutuko dituzte.

Antolatzaileek jakinarazi dute botak eta makila beharrezkoak direla, eta polainak janztea gomendatu dute ez bustitzeko.

Liburuxkak elkartean

Loramendiko kideek jakinarazi dute zortzigarren ibilbideari dagokion liburuxka aurten ez dutela etxean jasoko bazkideek. Interesa duena elkartetik pasa dadila jasotzera (udaletxe zaharra); bazkide ez direnek ere hartu ahal izango dute bi euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak