Kalebarreneko jaiak antolatu dituzte lehenengoz

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 14a, 13:49

Kalebarreneko jaiak antolatu dituzte hango bizilagunek eta ostalaritza zerbitzutako kideek. Gaur eta bihar, jai giroa izango da nagusi, Santa Kurtz, Otalora eta Murubide kaleetan.

Hona egitaraua:

Egubakoitza, urriak 14

18:00, Txupinazoa eta pregoia Toño Barberoren eskutik. Santa Kurtz plazan egingo duten Guremozkoren jaitsierak jaiari hasiera emango dio. Kalebarren txarangak girotuko du.

19:45, Buruhandiak kalean.

20:00, Dantzaldia Santa Kurtz plazan.

21:15, Herri afaria norberak ekarrita. Auzotar bakoitzak jatekoa eta edatekoa ekarriko ditu.

22:00, Dantzaldia DJ Iñi&Joss-ekin Santa Kurtz plazan.

 

Zapatua, urriak 15

11:00, Diana Kalebarren txarangaren eskutik.

11:00, Artisau lanen azoka Otalora kalean.

11:30, Umeendako jolasak Santa Kurtz plazan.

11:30, Txikiteoa Kalebarren txarangak girotuta.

16:00, Mus txapelketa Express tabernan (izen-ematea, 15:30ean).

17:00, Umeendako tailerrak eta karaokea Santa Kurtz plazan.

18:00, Buruhandiak kalean.

19:00, Dantzaldia Santa Kurtz plazan.

22:00, 80ko hamarkadako txapelketa. Hobekien karakterizatutakoek (bakarka) eta talde martxosoenek sariak izango dituzte.

00:00, Guremozkoren agurra eta jaien amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak