Urriaren 19tik aurrera edukiontzi bidezko hondakinen bilketa sistema Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2016ko urr. 14a, 09:16
Errefusarendako edukiontziak biltegian.

Astelehenean, urriaren 17an, hasiko dira edukiontziak jartzen herriko kaleetan. Bi egun beharko dituzte Udal langileek edukiontzi guztiak dagokien lekuan kokatzeko. Eta eguaztenean, hilaren 19an, edukiontzi bidezko bilketa sistemari ekingo diote.

Behin edukiontzia jarrita horiek erabil daitezkeela jakinarazi du Unai Elkorok, alkateak: "Hainbat tokitan zintzilikarioak kendu egin behar dira edukiontziok jartzeko, hortaz, derrigorrean erabili behar. Hala ere, astelehen eta martitzenean oraindik pasatuko dira zintzilikariotako ontziak jasotzera. Eguaztenetik aurrera, ez". Alkatearen esanetan bilketa sistema berriak "ondo funtzionatu" beharko luke; gainera, herritarrek "erosotasunean irabazi" egingo dute.

Cesparekin negoziatzen

Sistema aldaketak hainbat atzerapen izan ditu. Azken horien arrazoia da Cespa enpresarekin, zerbitzua ematen duen enpresarekin, adostasunera iritsi nahia langileengan ahalik eta eragin txikiena izateko: "Kamioien ibilbideak aldatu egin dira eta horrek bi langileri eragingo die; hori negoziatzen ibili gara", dio Elkorok.

Txartelak jasotzeko

Hondakin organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabaltzeko txartelak beharko dira eta gehienak dagoeneko banatu dituzte. Hala ere, baten batek behar izanez gero Durana kalean dagoen hondakinen informazio bulegora jo daiteke egubakoitzetan (09:30-12:30) edo Mankomunitatera deitu eskatzeko (943-79 33 99).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak