Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Aretxabaletan EAJ garaile, 1.372 botorekin

Goiena 2016ko ira. 25a, 21:16

EAJ izan da nagusi (1.372, %39,14) Aretxabaletan, baina gertutik jarraitu dio EH Bilduk (1.278, %36,46) eta 94 botoren aldea egon da bien artean. Hauteslekuko lau mahaitatik hirutan gailendu da EAJ, eta laugarrenean, baserri-auzoetakoen eta Txarapeako boto emaileen mahaian, EH Bildu. Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos (419, %11,95) izan da eta atzetik geratu dira PSE-EE (262, %7,47) eta PP (105, %2,99).

Botoa emateko eskubidea 5.404 herritarrek izan dute eta horietatik %65,36 joan da; hortaz, abstentzioa izan da %34,64.

Balorazioak

EAJko kideek pozik hartu dituzte emaitzak. "2012koekin alderatuta 122 boto gehiago jaso ditugu eta laugarren aldiz lehen indarra izaten jarraitzen dugu. Guretzat oso positiboa da hori eta oso gustura gaude", jakinarazi du Unai Elkorok, Aretxabaletako alkateak.

EH Bildukoak konforme agertu dira bigarren geratu arren: "Pozik egoteko moduko emaitza da. Azken hauteskundeetan izandako beherakadari buelta ematen hasi garela dirudi, eta ia-ia berdinketa teknikoa izan dela EAJren eta gure artean esan daiteke", esan du Anjel Bergaretxek, EH Bilduko kideak.

Irabaziko Luis Mariano Gomez ere pozik agertu da Elkarrrekin Podemosek jasotako 419 botoekin: "Espainiako hauteskundeetarako jaso genuenaren ia erdia, hortaz, gustura". Eta PSE-EEko Miren Lanak adierazi du "esandakoa" bete dela sozialisten kasuan.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak