Hunkituta esan diote agur Ramon Erañari

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 19a, 09:23

Atzo, irailak 18, bete zen urtebete Ramon Eraña Gallastegi hil zela, eta atzo, hain zuzen azken agurra egin zioten Otala Zelain lagunek eta senideek. Ekitaldi apal baina dotorea, oso gertuan sentitu zuten guztiek Eraña.

Saltsa askotako langile fina, lagun asko egin zituen gizona. Eta halaxe, lagun mordoa elkartu ziren atzo, Otala Zelai inguruan: txistulariak, dantzari ohiak, atletismoan lagun izandakoak, kuadrillakoak, inguruko herrietako lagunak, lankideak… Txino Dantza, Ramon Erañaren omenezko arin-arina, agurra, bertsoak eta kantuak; hori eta gehiago eskaini gura izan zizkioten guztien artean.

Eta Otala Zelain geratu da betiko Ramon, lagun mina izan zuen Joseba Larrinaga Mardo-ren alboan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak