Igor Arenazak UDA utziko du Athletic-era joateko

Leire Kortabarria 2016ko ira. 18a, 16:37
Igor Arenaza.

Igor Arenaza Athletic-eko organigramako kide izango da eta, beraz, utzi egingo du UDAko kirol zuzendaritza kargua, azken zortzi urteotan egin duena.

Athletic-ek deitu dio Arenazari bere kirol organigramako kide bihurtzeko proposatuz. Lehen ere, jokalari gisa, Bilboko klubeko kide izandakoa da Arenaza. Aretxabaletako kluben izan da 2004a ezkero, orain arte; lehenengo jokalari gisa, eta gero, ardura postuetan. Hala, lehen taldeko entrenatzailea izan zen 2005-2006 denboraldian, eta, gero, kirol zuzendaria.

Etxeko lanak eginda joango da, hala ere: denboraldiko planifikazioa eginda.

Esan bezala, Athletic-a ez da klub arrotza Igor Arenazarendako, izan ere, jubenila zenean joan zen Bilboko klubaren harrobira; lau urtean egon zen han, eta horietatik azken urte eta erdian 2. mailako taldean jokatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak