Markel Uriarte: "Errekorra hausteko saiakera aspalditik nuen buruan"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 22a, 11:16

Aretxabaletarrak gurpil bakarraren gainean orduko errekorra hausteko saiakera egingo du irailaren 7an, Anoetako belodromoan. 24,2 kilometroan dago egungo Munduko Guinness Errekorra, eta Aretxabaletako gaztea marka hausteko gogotsu dago.

Tourmalet mendate mitikoa gurpil bakarraren gainean igo ondoren, Uriartek badu erronka berria beraz. Guinness World Record marka hausteko, ordea, 24,2 kilometroak gainditu beharko ditu. Erronka, oraingo honetan, abiadura izango da. Tourmaletekoa iraupen luzeko proba izan zen, eta orduko errekorra hautsi nahi badu abiaduran jarri beharko du arreta, nekea azkarrago sumatuko baitu belodromoan.

Abuztuan aurrera eta atzera ibili da aretxabaletarra entrenamenduak prestatzen. Anoetako belodromoko baldintzetara egokitzeko ere, astero lan saioren bat egiten du Markel Uriartek Donostian.

Gainera, bizikleta ere ezberdina erabiliko du oraingo erronkan. Ahalik eta arinena eta zurrunena izan beharko du bizikletak, abiadura altuan ahalik eta denbora gehien irauteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak