Jaume Sureda nagusi Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abu. 16a, 14:17

Seguros Bilbao taldeko mallorkarra azkarrena izan da Durana kalean, Dmitriy Zhygunoven (Lizarte) eta Antonio Anguloren (Gomur Liebana 2017) aurretik. Angulok Udako Kriteriumeko sailkapen nagusia irabazi du.

Leintz bailarako 78. itzulia jokatu da gaur Debagoieneko errepideetan, eta Seguros Bilbao taldeko Jaume Sureda Morey mallorkarra izan da garailea. Lizarte taldeko Dmitriy Zhygunov bielorrusiarra bigarren izan eta hirugarren Antonio Angulo espainiarra. Mendiko saria, Avet Andemeskelendako izan da.

Gainera, Udako Kriteriumeko finala izan dute jokoan txirrindulariek, Aretxabaletako probak Aiarako zirkuituarekin eta Lemoizeko Klasikarekin batera osatzen baitu txapelketa. Aurten, Gomur Liebana 2017 taldeko Antonio Angulok irabazi du sailkapen nagusia. Bigarren Aretxabaletan gailendu den Jaume Sureda izan da eta hirugarren Dmitriy Zhygunov.

Goizeko 10:00etan irten da tropela Durana kaletik eta berriro Aretxabaletako erdiguneko helmugara heltzeko bete behar izan dituzten 115 kilometroetan bi aldiz igo behar izan dute Gatzagako mendatea, 2. mailakoa hain zuzen ere. Bigarren igoera, helmugarako 15 kilometroren faltan izan da, eta azkenean erabakigarria suertatu da Durana kaleko helmuga zeharkatzerako orduan.

Txirrindularitza proban 23 urtez azpikoek eta elite mailako ziklistek parte hartzen dute urtero, jada klasikoa bilakatu den lasterketan, eta gaurkoan ere hainbat zale batu dira bide bazterretan txirrindulariak gertutik jarraitzeko.

Iker Eskibel eskoriatzarrak iaz lan txukuna egin zuen proban, baina txirrindulari gazteak aste honetako nekea sumatu du, etxeko proban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak