Aretxabaletako jaiak 2016

Abuztuak 14, domeka

Goiena 2016ko abu. 13a, 00:00
Bad Sound System.

Hona hemen, domekako jai egitaraua:

Abuztuak 14, domeka, Andramari bezpera

  • 16:00, Kanpai jotzea Andramari jaiei hasiera emateko.
  • 16:30, 37. Mus txapelketa Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira. Izena ematea: 20€ (15:45- 16:15). Aurten sari bereziak egongo dira emakumez osatutako lehen bikoteentzat edo bikote mistoentzat. (1.saria 100€ / 2.saria 50€ / 3.saria 30€ )
  • 17:30, Apar festa, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
  • 18:30, Pankarta parte-hartzailea + aktibazio zubia + kalejira aldarrikatzaile musikatua, Txosna gunean.
  • Ostean, ekitaldia eta argazki erraldoia Txosna gunean.
  • 19:00, Ikurrinari agurra udaletxe aurrean Aretxabaleta Abesbatzak, txistulariek eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta.
  • Jarraian, pregoia eta txupina botatzea Atzegi elkartearen eskutik.
  • Bukatutakoan, erraldoiak eta buruhandiak Basauriko Haizedoinu dultzaineroek eta gaitariek lagunduta.
  • 20:00, Salbea, Andra Mari Elizan, Aretxabaletako Abesbatzak lagunduta.
  • 21:30, Gazte afaria. Ostean, selfie lehiaketako erakustaldia, Txosna gunean.
  • 22:00, Djai Andonik mugitzen nau, Herriko plazan.
  • 23:00, Playback lehiaketa eta karaokea, Txosna gunean.
  • 23:00, Su a feu ikuskizuna, Deabru Beltzak konpainiaren eskutik.
  • 00:00, Djai Andonik mugitzen nau, Herriko plazan.
  • 01:00, Bad Sound System, Txosna gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak