Gas hodiak sartzeko lanak egingo dituzte Araba ibilbidean abuztuan

Mirari Altube Arrese 2016ko uzt. 30a, 14:30

Aretxabaletako Araba ibilbidean hainbat lan egingo dituzte datozen bi hilabeteotan. Batetik, gas hodiak sartuko ditu EDP enpresak eta bestetik, asfaltatu egingo du Udalak.

Errepidearen egoera ez da batere ona, eta hori jakinik, otsailean onartutako aurrekontuan sartu zuen Udalak asfaltatze lanen kostua. Lanok hasteko zirela, baina, beste eskaera bat jaso du Udalak; gas hodiak sartzeko EDP enpresaren baimen eskaera hain zuzen ere.

Eskoriatza eta Aretxabaleta artean egingo dituzte lanok. Hodi batzuk bidegorrian sartuko dituzte eta dagoeneko seinaleztatuta dago non moztu behar duten. Beste hodi batzuk, ostera, errepide azpitik pasatuko dituzte zulorik egin barik.

Erabiltzaileek ez dute aparteko onurarik igarriko hodi berriekin. Dena den zerbitzu hobea bermatuko duelakoan dago Aretxabaletako alkatea, batez ere, matxuraren bat gertatuz gero.

Data zehatzik ez dute jakinarazi, baina abuztuan egitea hitzartu dute Udalaren eta EDP enpresaren artean. Ondoren, irailean, asfaltatze lanei helduko diete.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak