Portasolgo jaiak ekintzaz beteta datoz aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2016ko uzt. 13a, 16:36
Zezentxoarekin jolasean iaz, Portasolen.

Uztailaren erdian datoz beste behin Portasolgo jaiak, ekintzaz gainezka oraingoan ere. Egubakoitzetik domekara bitartean rock kontzertuak, paella lehiaketa, zezentxoak, omenaldiak eta gehiago izango dira.

Hona hemen egitaraua:

Egubakoitza, uztailaren 15a

  • 18:30 Txupinazoa eta jaien hasiera Eguzki tabernaren aurrealdean.
  • Jarraian, buruhandi eta erraldoiak, Aretxabaletako txistulariek lagunduta.
  • 21:30 Rock kontzertuak, Markoleko zelaian: Atsekabe, Txerrikumeak, D-skarga eta Astalapo.
  • 22:30-00:00 Kontzertua Zaraia tabernako aparkalekuan: Botellas vacias eta Haper Bola Enrik.


Zapatua, uztailaren 16a

  • 09:00-19:00 Zazpiko futbol txapelketa Ibarra futbol zelaian, UDAk antolatuta.
  • 11:30 Atletismo proba: 105 metroko lasterketa, Imanol harategitik Arenaza Altzariak dendara.
  • 12:00-14:30 Haurrentzako parkeak, Aretxabaleta okindegia eta Dorleta, Aretz eta Ibarra taberna ingururuetan.
  • 12:00 Gimnasia erritmikoa Atseden tabernaren aurrealdean.
  • 16:00 Mus txapelketa Eguzki-Alde elkarteko arkupetan.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako parkeak.
  • 19:00-20:30 Pintxo-potea.
  • 19:30-00:00 Dantzaldia Firin-Faran taldearekin Zaraia tabernaren aparkalekuan.
  • 21:30 Rock kontzertua, Markoleko zelaian: The Fridays Crew eta Skovers taldea.
  • 00:00 Su artifizialak Markoleko zelaian.

 

Domeka, uztailaren 17a

  • 10:30 Artisau azoka eta bigarren eskuko azoka, Atseden taberna parean.
  • 12:00-14:30 Haurrentzako parkeak.
  • 13:30 Paella lehiaketa Markoleko zelaian.
  • 18:00 Umeentzako pottokak eta zezentxoak, Markoleko zelaian.
  • 19:00 Portasolgo edadetuenari eta 2016ko lehen jaioberriari omenaldia.
  • 21:00 Jaien amaierako txupinazoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak