Landaretzaren eta animalien gainean kontu-kontari jardun dute Urkulu aldean

Mirari Altube Arrese 2016ko eka. 13a, 09:56

Fermin Lezeta basozaina gidari hartuta irteeratxoa egin zuten atzo, domeka, Urkulu aldean. Landareak, animaliak, arrainak eta beste hainbat kontu izan zituzten berbetarako gai.

Hamaika lagun elkartu ziren, eta giro ona lagun, oso gustura egin zuten bi ordutako buelta. Paisaiaren aldaketa, bertako landareak, kanpotik ekarritakoak, urtegiko fauna… horien guztien gainean egin zien berba Lezetak. Galderaz beteta hurbildu zirenak aseta itzuli ziren etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak