Herri galdeketa

Domekako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna ekainaren 1a

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 31a, 17:30

Erain Debagoienak jai giroa sortu gura du domekan, herri galdeketa egin bitartean, eta Aretxabaletan herri bazkaria izango da beste ekitaldi mordoaren artean. Txartelak salgai daude eta erosteko azken eguna da ekainaren 1a.

Txartelak honako tabernetan daude salgai: Eguzki, Bedarreta, Orly, Gurea, Kixkor, Haizea eta Urbaltz.

Prezioa da: 10 euro, helduendako; eta 6 euro, umeendako.

Bazkaria Mitarte kalean izango da eta menua honako hau: paella, postrea, kafea eta edaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak