Irailaren 30era arte aurkez daitezke lanak Karmele Igartuaren sorkuntza bekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko mai. 28a, 14:21

Haurrentzako eskola-antzerki testuak aurkeztu beharko dira oraingoan, Aretxabaletako poeta zen Karmele Igartuaren izena daraman sorkuntza bekan. Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte har dezake eta ikasleek antzezteko moduko antzezlana aurkeztu beharko da, 30 minutu ingurukoa. Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute elkarlanean.

Idazle Eskola 2003-2004 ikasturtean hasi zen eta hurrengo ikasturteari begira, sorkuntza beka batzuk ematea erabaki zuten orduan. Horrela egin dute azken urteetan eta Aretxabaletako poeta zen Karmele Igartua berak 2005-2006 ikasturtean jaso zuen beka hori, Gaur arte izeneko nobela labur batekin.

Igartua, Idazle Eskolako ikasle izan zen, ikasleekin lanak koordinatzen ere ibiltzen zen, eta hil zenean bekari haren izena jartzea erabaki zuten. Orduz geroztik bost alditan egin da, eta aurtengoa seigarrena izango da. Aurtengoaren aurkezpenean Igartuaren seme-alabak eta familia artekoak ere izan dira eta ekitaldi "hunkigarria" izan dela azaldu dute.

Eskola-antzerki testuak

Arkupen egin dute aurtengo sorkuntza bekaren aurkezpen ekitaldia. Aurten, lehen aldiz Aretxabaletako Udalak eta Idazle Eskolak hitzarmena sinatu dute, eta ondorengo lau urtetarako 4.000 euroko laguntza jasoko dute eskolakoek, bekari bultzada emateko.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, ikasleek antzezteko moduko antzezlana izan beharko da, eta 30 minutu inguruko iraupena izan behar du. Irailaren 30era bitartean aurkez daitezke lanak udaletxean eta 2.500 euroko saria jasoko du irabazleak.

Aurreko bekaren irabazleak

Aurkezpen ekitaldian, bekaren bosgarren aldiko irabazleak nortzuk diren ere esan dute: Fernando Garatearena saritu dute egindako dibulgazio lanagatik, eta Jaime Balberderena ere saritu dute ipuin luze batengatik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak