Dominez beteta itzuli dira herriko igerilariak

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 24a, 17:52
Errelebo-lasterketako igerilari txapeldunak.

Igeriketa txapelketa jokatu zuten joan den zapatuan Atzegiko kideek Donostian eta neska-mutiko mordoa elkartu ziren, tartean Aretxabaletako ordezkariak. Saio bikainak egin zituzten eta dominez beteta itzuli ziren.

Aratz elkarteko hiru igerilari izan ziren: Alex Elortondo; Juan Carlos Barkero eta Iker Arejolaleiba. Eta beste behin txapelketa bikaina egin zuten. Hala, sei domina lortu zituzten hiruren artean: hiru urrezkoak, zilarrezko bat eta brontzezkoak bi. "Zorionak, adiskideon eta senideon izenean, eta segi horrela!", esan die Floren Elortondok, Alexen aitak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak